Manuel Gutiérrez Mellado

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau politiko eta militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Manuel Gutiérrez».

Manuel Gutiérrez Mellado (Madril, 1912 - Zaragoza, 1995) espainiar militar eta politikaria izan zen, Zentro Demokratikoaren Batasunaren kidea. Militar ikasketak egin zituen Zaragozako eta Segoviako Akademietan. 1970ean jeneral izendatu zuten eta 1976an, Estatu Nagusiko buruzagi. Urte hartan bertan, Adolfo Suárezek gobernuaren presidenteorde izendatu zuen, eta kargu horretan egon zen 1981. urtera arte, ezkerreko sindikatuen legeztapenaren aurka egoteagatik karguaren dimisioa eman zuen arte, alegia. Gutiérrez Melladoren zeregin nagusia Espainiako Armada egoera politiko berrira egokitzea eta sistema demokratikoa onar zezan lortzea izan zen, eta horregatik demokraziarako bidea egiten gehien lagundu zutenetakoaren ospea du Espainian. 1994an Lurreko Armadako kapitain jeneral ohoragarri titulua eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]