Manuel II.a Portugalgoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Manuel II.a Portugalgoa
Manuel II.a Portugalgoa

Manuel II.a


Portugal eta Algarveko erregea
1908ko otsailak 1 – 1910eko urriak 5
Aurrekoa Karlos I.a Portugalgoa
Ondorengoa Monarkia ezeztatu zen
Teófilo Braga (Portugalgo Errepublikaren Behin-behineko Gobernuaren presidentea)

Jaiotza 1889ko azaroaren 15a
Lisboa, Portugalgo erresuma
Heriotza 1932ko uztailaren 2a
Twickenham, Londres, Erresuma Batua
Ezkontidea Augusta Victoria Hohenzollern-Sigmaringenkoa
Senideak Aita: Karlos I.a Portugalgoa
Ama: Amelia Orleansekoa
Erlijioa Katolikoa
Coat of arms of the Kingdom of Portugal (Enciclopedie Diderot).svg

Manuel II.a Portugalgoa (Lisboa, 1889ko azaroaren 15a - Twickenham, Londres, 1932ko uztailaren 2a), Portugalgo erresumako azken erregea izan zen. 1908 eta 1910 artean agindu zuen.

Bere aita Karlos I.aren lekua hartu zuen 1908an, aita eta anaia zaharrena atentatu batean hil zituztelarik. 1910ean aginpidetik kendu zuten, errepublika ezarri zelako, eta Ingalaterrara joan behar izan zuen erbesteratuta. 1913an Augusta Victoria Hohenzollern-Sigmaringenkoarekin esposatu zen. Ez zuten seme-alabarik izan. Manuel errege ohia zela medio, Portugalek Lehen Mundu Gerran Aliatuen alde parte hartu zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel II.a Portugalgoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. Manuel II de Portugal Biografiasyvidas.com