Manuel Jalón Corominas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Jalón Corominas

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Jalón Corominas
JaiotzaLogroño1925eko urtarrilaren 31
Herrialdea Espainia
HeriotzaZaragoza2011ko abenduaren 16a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea eta ofizierra
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Aire Armada

Manuel Jalón Corominas (Logroño, 1925eko urtarrilaren 31Zaragoza, 2011ko abenduaren 16) zoru-garbigailuaren eta erabili ondoren botatzeko xiringaren asmatzailea izan zen besteak beste. Ingeniaritza aeronautikoa ikasi zuen eta Aire Armadako ofizial izan zen Zaragozako Aire Basean.

Ibilbidea eta asmakuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBetan egon zenbatean, Manuelek hango hangarrak nola garbitzen zituzten ikusi zuen, mopa laua eta pertza errodilodunak erabiliz.

Espainiara itzuli eta, 1956ean, lurra garbitzeko tramankulu hori fabrikatzeari eman zion, horrela garai hartako garbitzeko modua berriztatuz. Nahiz eta arrabolezko ontzi hauek arrakasta esanguratsua lortu, ez zen 1964ra arte asmatzaile eta enpresari bezala konsagratu, orduan patentatu baitzuen Manuel Jalónek gaur egungo zoru-garbigailu. Lehenengo saltzailea izan zen, Enrique Falcón Morellón, fregona izena jarri ziona, honaino, hitz hau garbitzen zuen emakumeari deitzen baitzitzaion.

Asmakizunak 1958an berak sortutako enpresaren pean egin zituen, Manufacturas Rodex, S.A.. Manuel izan zen elkarte honen sustatzaile nagusia eta, 1956an erregistratuta zuen RODEX markaz gain, hainbat patente aportatu zizkion.

Era berean, Jalónek kataluniar enpresari batzuen aportazioak ere erakarri zituen eta etorkizuneko enpresaren bazkide kapitalista bilakatu ziren. Hauetako batzuk izan ziren Rull etxeko Buenaventura eta Domingo Rull, gerora Katalunian RODEX produktuen banatzaile esklusiboak izango zirenak. Enrique Falcón Morellón edo Emilio Bellvis Montesano bezalako hasierako kolaboratzaileak ere gonbidatu zituen enpresa berriaren akziodun izateko.

Ia 30 urtez, Manuel Jalón izan zen Manufacturas Rodex, S.A.-ren kontseilari izan zen eta, denbora horretan, bere produkzioen esportazioa lortu zuen, fregonena batez ere, AEB, Txina eta 40 herrialdeetara zabalduko zelarik[1].

Manuelek asmatutako tresnekin, garai hartako Espainiako emakumeen bizimodua hobetzea lortu zuen, lehen belauneko garbitzen baitzen zorua eta orain, berriz, zutik, eta eskuak lixiban sartu edo busti beharrik gabe.

1989an eta munduan zehar 60 milioi fregona baino gehiago saldu eta gero, Manuel Jalónek eta Manufacturas Rodex, S.A.-ko bazkideetako batzuk Curver BV herbeherear multinazionalari saldu zizkien akzioak. Jalón beste proiektu batzuetan zentratu zen, berrerabil ezin zitekeen xiringa hipodermikoa tarteko, arrakasta garrantzitsuak lortu zituelarik[2].

Errioxan jaioa bazen ere, Manuel Aragoin hazi zen. Asmakuntza eta enpresa lorpenak zirela-eta, 1991n, Zaragozako Udalak enpresei eskaintzen dien distintzio gorena eman zion, Inmortal Ciudad de Zaragoza Salduba Saria.

1992an, Zaragoza hiriko seme maitatuena izendatu zuten eta, urte berean, Urteko errioxarra izendatu zuen bozketa herrikoi batek. Aurrez AEBetan eta Finlandian bizitakoa bazen ere, bizitzako denbora gehiena Zaragozan eman zuen.

Manuel Jalón 86 urte zituenean hil zen. 2011ko abenduaren 16aren goizaldea zen bihotza gertatu zitzaionean[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]