Manuel Pavía Lacy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako kapitain nagusiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Manuel Pavía».

Manuel Pavía Lacy (Granada, 1814 - Madril, 1896) espainiar militarra eta Nafarroako kapitain nagusia izan zen. Lehen Karlistadan borrokatu zen, eta Novalichesko markes eta mariskal tituluak jaso zituen. Frantziara erbesteratu zen O'Donnellen matxinadak huts egin zuenean (1841). Esparteroren aurka borrokatu zen; Narváez aginpidera iritsi zenean Bartzelonako matxinada eta Nafarroako karlistak menderatu zituen. Gerrako ministroa zen 1847. urtean, Sotomayorren agintaldian, eta Filipinetako kapitain nagusi izendatu zuten. 1868ko iraultzan Elisabet II.a Espainiakoaren alde borrokatu zen. Gerra galdu eta bigarren aldiz erbesteratu zen, zauriturik, Amadeo I.a errege egin zutenean hain zuzen. Erregetza berriro ezartzean itzuli zen Madrila. Memorias de la guerra de Cataluña (1851) idatzi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.