Manu Robles-Arangiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Robles-Arangiz» orritik birbideratua)
Manu Robles-Arangiz

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko otsailaren 24a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Bizkaia (hiriburua)
Hautetsia: 3rd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko abenduaren 7a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Bizkaia (hiriburua)
Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko urriaren 9a - 1933ko urriaren 9a
Jose Antonio Agirre
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBilbo1884ko abuztuaren 25a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBeskoitze1982ko urtarrilaren 28a (97 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, sindikalista eta tipografoa
Lantokia(k)Madril
Begoña
Buenos Aires
Tarbe
Bilbo eta Beskoitze
KidetzaEusko Langileen Alkartasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Manu Robles-Arangiz (Begoña, 1884ko abuztuaren 25Beskoitze, 1982ko urtarrilaren 28) euskal politikari eta sindikalista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere familia itsasgizonez osatuta zegoen eta, nahiz eta Nautikako zenbait ikasketa egin, familiak ez zion bide honetatik jarraitzen utzi, orduan tipografo gisa lan egiten hasi zen. 1908an, 25 urte zituela, Eusko Alderdi Jeltzalean afiliatu zen, eta 1911n Eusko Langileen Alkartasunaren sorreran parte hartu zuen. Urteak eman zituen Euzkadi egunkarian lanean eta Euzko Langile astekariko zuzendaria izan zen.[1]

Aberri talde politikoko kidea izan zen. 1924an Primo de Riveraren diktaduraren aurka idatzitako artikulu gogorrak direla eta, Argentinara erbesteratu zen. Bertan, Buenos Airesko portuan zamaketari gisa lan egin behar izan zuen hiriko La Razón egunkarian lanpostu bat lortu arte. Bertan eskaintza interesgarria jaso zuen arren, berak Atlantikoa berriro zeharkatu eta Tarbesen (Okzitania, frantses estatuan) erbestealdia bere emazte Luisa Bernaolaren ondoan jarraitzea nahiago izan zuen. Bertan Le Sillon egunkarian lan egitea lortu zuen. 1927an, Bilbora itzuli zen.

Lana utzi eta bere familiari eta zaletasun gogokoenei (antzerkia, literatura eta antzinako historia, non ezaguera handia zuen) buru-belarri ekitea erabaki zuen. Parentesi hartan melodrama historiko bat idatzi zuen baina, garai bateko jantzien eta bestelako elementuen kostu handia dela eta, antzeztu gabe geratu zen.

1929an, bere alderdi politikoak (EAJ) Eibarren ospatu zen Biltzar Solidarioan parte hartzera behartu zuen, honen amaierako ekitaldiaz arduratuz. Politikarako zeukan grinak, 1931ko Gorteetarako Diputatuen hauteskundeetan, estatutuaren aldeko elkartasunaren izenean aurkeztea eraman zuen eta Bilboko barrutitik hautatu zuten. EAJko Gorteetako diputatua 1933an eta 1936an izan zen. ELAren II. Biltzarrean, Gasteizen apirilaren 29 eta 30ean eta maiatzaren 1ean ospatua, mahaiburua izendatu zuten eta, zuzendaritzaren eraberritzean, lehendakari hautatu zuten. Urte luzez sindikatuko burua izan zenez ELAko fundazioak bere izena darama.[1]

Gerra Zibilaren hasieragatik eta ondoriozko diasporagatik, karguan jarraitzera behartuta ikusi zuen bere burua.

Francisco Francoren altxamendua gertatu zenean Bilbon ELAren Lan-Deya organoaren zuzendaria zen. Bere jarrera, Manuel de Irujorenarekin batera, erabakigarri izan zen EAJ Errepublikarekiko leial jarraitzeko. Atzerrira joan behar izan zuen eta bertan Euskaldunentzako Laguntza Komitea sortu zuen. Gerra bukatzean, Beskoitzera joan zen eta Frantziako Erresistentziaren "Alsace-Lorraine" Sarearekin elkarlanean aritu zen.

Bilbora itzuli zen (1952) Francoren erregimenaren aurkako borrokan parte hartzeko eta 1953an atxilotu eta Martuteneko kartzelan sartu zuten. 25 urteko kartzela-zigorra edota 300.000 pezetako isuna ezarri zioten baina nazioarteko presioei esker aske utzi zuten. Euzko Langileen Alkartasuna erakundearekin harremanetan jarraitu zuen baina 1960an Beskoitzera itzuli behar izan zuen. Konfederazio Sindikal honen III. Biltzarrean, Eibarren 1976ko urriaren 30 eta 31n ospatua, berriro ere Lehendakaritzarako hautatu zuten. (1979an Gasteizen berrautatua).

Robles Arangizen jardueran azpimarratzekoa da Bigarren Mundu Gerran, alemaniar okupazioaren bitartean, Frantziako Erresistentziarekin eduki zuen lankidetza eta horrexegatik de Gaullek eta Eisenhowerek kondekoratu zuten. Idazle bezala artikulu eta kolaborazio ugariez gain aipatzekoa da ¿Socialismo o… Comunitarismo? liburua, Bilbon 1976an argitaratua.

1962an Municheko elkar hartze makurrean parte Hego Euskal Herritik parte hartu zutenen zerrenda guztietan agertzen da Manu Robles-Arangiz, baita Espainiako Zerbitzu Sekretuek zigortzeko asmoz egin zuten zerrendan ere.[2]

Beskoitzen (Lapurdi) hil zen, 1982ko urtarrilaren 28an. Familia zabala sortu zuten Robles-Arangiz eta Bernaolak: hamaika seme-alaba izan zituzten, musika eta oro har kulturaren munduan ezagun egin diren Estitxu, Ugutz, Iker, Irkus, Edurne, Garbiñe, Gizane, Maitane, Koldo, Agurtza eta Alatz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Manu Robles-Arangiz» MRA Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  2. (Gaztelaniaz) Ugalde Zubiri, Alexander. (2019). EuroBasque (1947-2018) : la contribución vasca al federalismo europeo. (Junio de 2019. argitaraldia) ISBN 978-84-09-12682-8. PMC 1235953152. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]