Manuel Santana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Manuel Santana

Manuel Santana espainiar tenis jokalaria izan zen (Madril, 1938). Munduko jokalari onenetako bat 60ko hamarraldian, garrantzi handikoa Espainiako tenisaren historiaren bilakaeran. Teknika handiko jokalaria zen, azkarra oso, eta oso argia jokoan. Guztira 37 lehiaketa irabazi zituen,Grand Slameko bost, tartean: Roland Garros (1961, 1964, eta, bikoteka, 1963an), Estatu Batuetako Irekia (1965), eta Wimbledon (1966). 1966an, aurreneko postua lortu zuen munduko jokalari profesionalen sailkapenean, nahiz eta inoiz ez zen jokalari profesional bihurtu. Urtebete lehenago, munduko jokalari amateur onena izendatu zuten. Bere karrerako gauzarik aipagarrienetako bat Davis Kopa lehiaketarako erakutsi zuen atxikimendua izan zen: 119 partida jokatu zituen (lehiaketa horren historian partida gehien jokatu dituen bigarrena), eta horietatik 91 irabazi.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Santana Aldatu lotura Wikidatan