Manuel Seco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Seco
Bizitza
JaiotzaMadril1928ko irailaren 20a
Herrialdea Espainia
Heriotza2021eko abenduaren 16a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakliteraturan aditua, hizkuntzalaria, lexikografoa eta filologoa
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española

Manuel Seco Reymundo (Madril, 1928ko irailaren 20a - 2021eko abenduaren 16a) espainiar filologo eta gramatikaria izan zen. Filologia erromanikoan doktorea, Espainiar Hizkuntza eta Literaturako katedraduna. Sari berezia eskuratu zuen lizentzian eta doktoregoan, eta Espainiako Errege Akademiaren Rivadeneira Fundazioaren lehen saria eman zioten 1966an. Manuel Secoren lanen artean, bereziki azpimarratzekoak dira Rafael Seco haren aitaren Manual de Gramática Española liburuaren hitzaurrea, zuzenketa eta eranskinak. Lan aipagarria egin zuen, orobat, Diccionario histórico de la lengua española hiztegiaren erredakzioburu gisa, eta hainbat hiztegi eta gidaliburu idatzi zituen, besteak beste, Metodología de la lengua y literatura españolas en el bachillerato eta Diccionario breve de dudas y dificultades de la lengua española.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]