Manxera

Wikipedia(e)tik
Manx» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Manxera
Yn Ghaelg, Yn Ghailck
Non mintzatzen den: Man uhartea
Hiztunak: Lehen hizkuntza: 56[1]
Bigarren hizkuntza: 1.689 (biztanleen %2,2) (2001) 
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Zelta
  Uharteetakoa
   Goidelikoa
    Manxera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Man uhartea
Erakunde araugilea: Coonseil ny Gaelgey
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: gv
ISO 639-2: glv
ISO 639-3: glv

 

Manx dialects.png
Manxeraren dialektoen mugak.
 

Manxera[2] (manxeraz, Gaelg edo Gailck[3]; ingelesez, manx) —Maneko gaelera gisa ere ezaguna— Man uhartean (Erresuma Batua) hitz egiten den zelta hizkuntza da. Gaelera hizkuntzen azpitaldean sailkatzen da.

1974an hil zen Ned Maddrell, manxeraren usadiozko azken hiztuna. Egun, hizkuntza biziberritzeko ahaleginetan ari dira, eta badira lehen hizkuntzatzat duten hiztun berriak, horietako asko haurrak.[1] Izan ere, eskolak emateko hizkuntzatzat manxera darabilte Bunscoill Ghaelgagh (ahoskera: [bʊn-skolʲ ɣɪlgax]) ikastetxean. Man uharteko Balley Keeill Eoin herriko (ingelesez, Saint John's) Lehen Hezkuntzako eskola horretan, 4 urtetik 11ra bitarteko haurrak hezten dituzte.[4]

Hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian, manxerazko hitz batzuk inguruko hizkuntzetakoekin (ingelesa, Eskoziako gaelera eta irlandera) alderatzen dira. Irlanderazko edo Eskoziako gaelerazko baliokidea aukeratzean, kasu bakoitzean bietatik gertukoena hartu da.

Argipena: gd = Eskoziako gaelera, ga = Irlandera

Manxera Euskara Irlanderazko edo
Eskoziako gaelerazko baliokidea
Moghrey mie Egun on Maidin mhaith (ga), Madainn mhath (gd)
Fastyr mie Arratsaldeon/Arrastion Feasgar math (gd)
Slane lhiat Agur Slán leat (ga), Slàn leat (gd)
Gura mie ayd Eskerrik asko Go raibh maith agat (ga)
baatey txalupa bàta (gd), bád (ga)
barroose autobus bus (ga eta gd)
blaa lore bláth (ga)
booa behi (ga eta gd )
cabbyl zaldi capall (ga)
cashtal gaztelu caisleán (ga), caisteal (gd)
creg harri/arroka carraig (ga), creag (gd)
eeast arrain iasc (ga), iasg (gd)
ellan uharte eilean (gd), oileán (ga)
gleashtan auto/ibilgailu gluaisteán (ga)
kayt katu cat (ga eta gd)
moddey txakur madadh (ga eta gd), madra (ga))
shap denda siopa (ga)
thie etxe taigh (gd), teach (ga))
eean txori éan (ga), eun (gd)
jees pare/bikote dís (ga), dithis (gd)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b 2006ko irailean, 56 ikaslek Manxerazko Eskolan ikasten zuten. Horiek manxera lehen hizkuntza duten hiztun gisa hartzen dira, umetatik manxera eta ingelesa, maila berean, ikasi baitituzte.
  2.   47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0047.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-23 .
  3. Ikus hizkuntza horri buruzko artikulua, manxeraz.
  4. Bunscoill Ghaelgagh eskolaren webgunea, manxeraz eta ingelesez (2010eko uztailaren 7an hartua).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manxera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.