Mao Zedong
| Mao Zedong 毛泽东 毛澤東 |
|
|
|
|
|---|---|
| 1943 – 1976ko irailaren 9a | |
| Aurrekoa | Zhang Wentian Txinako Alderdi Komunistako idazkari orokor moduan |
| Ondorengoa | Hua Guofeng |
|
|
|
| 1954ko irailaren 27a – 1959ko apirilaren 27a | |
| Aurrekoa | Sortutako postua |
| Ondorengoa | Liu Shaoqi |
|
|
|
| 1954 – 1976ko | |
| Aurrekoa | Sortutako postua |
| Ondorengoa | Liu Shaoqi |
|
Txinako Herriaren Konferentzia Aholkulari Politikoko nazio-komiteko Presidentea
|
|
| 1949ko urriaren 1a – 1954ko abenduaren 25a | |
| Aurrekoa | Sortutako postua |
| Ondorengoa | Zhou Enlai |
|
|
|
| Jaiotza | 1893ko abenduaren 26a Shaoshan, Hunan, Txina |
| Heriotza | 1976ko irailaren 9a Beijing, Txinako Herri Errepublika |
| Alderdi Politikoa | Txinako Alderdi Komunista |
| Ezkontidea | Luo Yixiu (1907–1910) Yang Kaihui (1920–1930) He Zizhen (1930–1937) Jiang Qing (1939–1976) |
| Erlijioa | Ateoa |
| Sinadura | |
Mao Zedong[1] (
Ahoskera (i · ?)) (txinera sinplifikatua: 毛泽东, txinera tradizionala: 毛澤東) (Shaoshan, Hunan, 1893ko abenduaren 26a - Beijing, 1976ko irailaren 9a) Txinako Alderdi Komunistaren buruzagia eta Txinako Herri Errepublikako presidentea izan zen. Mundu osoan eragina izan duen buruzagi komunista. Maoren buruzagitzapean, 1949an, Alderdi Komunistak boterea eskuratu zuen Txina kontinentalean, Txiang Kai-Sheken Txinako Gerra Zibilean Kuomitangeko nazionalistak garaitu ostean (nazionalisten agindupeko lurraldea Taiwanera mugatu zen).
Maoren komunismoaren ikuspegiari maoismo deritzo (jatorrian Mao Zedong pentsamendua zeritzon). Maoismoak nekazarien paper iraultzailea nabarmentzen du, besteak beste. Maoren gobernuaren ezaugarri izan ziren, orobat, kanpaina ideologikoak, eta aipatzekoak dira Aurreranzko Jauzi Handia eta Iraultza Kulturala.
Eduki-taula |
Bizitza [aldatu]
Nekazari baten semea zen, eta Sun Yatsenen jarraitzaile izan zen gaztetan. Txinako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen (1921), eta alderdi horretako idazkari izan zen Hunanen. Hunanen bertan nekazarien lehen matxinadak antolatu zituen. 1931n Hunan eta Kianshi kontrolatzen zituen, eta bertan nekazaritzako erreforma egin eta Txinako Sobietar Errepublika eratu zuen. Handik urte gutxira, Martxa Luzea izenekoa antolatu zuen, 100.000 gizabanakoz osatua, eta 1935ean Txinako komunismoaren aginpidera heldu zen.
Nazionalisten kontrako Txinako Gerra Zibilean (1945-49) garaipena eskuratu, eta Herriaren Errepublika aldarrikatu zuen. Gobernuko (1949) eta Errepublikako (1954) lehendakari izan zen, eta garai hartan Txinan izan ziren aldakuntzen bultzatzaile nagusia. Hala eta guztiz ere, ekonomia arazoek eta Sobietar Batasunarekin izandako tirabirek kargua galtzeko arriskuan jarri zuten. 1960aren ondoko urteetan, Lin Piao defentsa ministroaren laguntzarekin, Kultura Iraultzaren eragile izan zen. Iraultza haren helburua alderdi komunistaren barruko burokrazia deuseztatzea eta erabateko aginpidea lortzea zen.
1972an, Richard Nixonek, Estatu Batuetako lehendakariak, egindako bisitaldiaren ondoren, aldaketa handiak hasi ziren Txinan, atzerriko herrialdeekin zituzten harremanen alorrean, batez ere. Liburu gorrian daude bildurik Maoren aipamen eta teoriak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Maoren liburu gorria