Marañosako muinoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marañosako muinoak
Cerro-maranosa.JPGMarañosako muinoak
Garaiera 698 m
Kokapena Madrilgo ErkidegoaMadrilgo Erkidegoa
Koordenatuak 40°16′N 3°35′W / 40.267°N 3.583°W / 40.267; -3.583Koordenatuak: 40°16′N 3°35′W / 40.267°N 3.583°W / 40.267; -3.583
Marañosako muinoak non dagoen adierazten duen Madrilgo Erkidegoa-ko/-go/-eko mapa
Marañosako muinoak

Marañosako muinoak Madrildik 17 kilometro hego-ekialdera eta Getafetik 12 kilometro ekialdera aurkitzen diren lekuko muino batzuk dira, Madrileko Erkidegoaren hegoaldean. Iparraldeko magaletik, Manzanares ibaia igarotzen da, eta, ekialdekotik, Jarama. Muino hauen iparraldeko aurpegia, Getafe eta Rivas Vaciamadrid udalerrietan dago, eta hegoaldekoa San Martin de la Vegan.

Muino hauek Hego-ekialdeko Erkidego Parkean daude, bere zingira eta hezeguneengatik ezaguna dena. Muinoen gehienezko garaiera, 698 metrotan dago, eta euren oinarriak 550 metro inguruan. Muino hauen zati handi bat, pinuz basoberrituak daude eta bertan, hegazti, basurde eta ugaztun txiki barietate handia aurki daiteke.

2003ko uztailean, baso hauen zatiak, erraustuak izan ziren sute baten ondorioz. Gaur egun badaude tokia basoberritzeko egitasmoak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]