Marabedi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anverso4MaravRRCC.JPG

Marabedi (gaztelaniaz maravedí) Iberiar penintsulako diru zaharra izan zen, hainbat balio desberdin zituena; batez ere, erreal-laurdenaren hogeita hamalaurena balio zuen kobrezko diruari horrela zioten[1].

Gaztelako Erresuman 1172an Alfontso VIII.ak urrezko txanponak egiteari ekin zionean, laster Fernando II.a Leongoak gauza bera egingo zuen, maravedí edo morabetí izena jarri zieten, txanpon almorabide esan nahi zuena. Txanponak elebidunak ziren musulmanekin merkatal-harremanak izateko. Alfontso X.a Gaztelakoak zilarrezkoak egin zituen eta Errege-erregina katolikoek kobrezkoak[2]. Elisabet II.aren erregealdira arte iraun zuen, non zentimoak ordezkatua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marabedi Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Marabedi, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=marabedi .
  2. MacKay, Angus (1981) Money, prices and politics in Fitfteenth Century Castile. Londres: Royal Historical Society. ISBN 0-901050-82-2