Maraten heriotza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maraten heriotza
Death of Marat by David.jpg
Egilea Jacques Louis David
Mugimendua Akademizismoa
Sorrera 1793
Kokalekua Belgikako Arte Ederretako Errege museoak
Neurriak 162 × 128 × cm.

Maraten heriotza (frantsesez: La Mort de Marat edo Marat Assassiné) Jacques-Louis Davidek 1793an egindako margolan neoklasikoa da, eta Frantziako Iraultzaren irudirik ospetsuenetakoa. Jean-Paul Marat kazetari eta politikaria hilik agertzen da, 1793ko uztailaren 13an Charlotte Cordayk hil ondoren.

Azterketa historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pintura honek, 1793an gertaturiko Jean-Paul Marat, idazle eta jakobinoen aldekoa zenaren hilketa irudikatzen du. Bera, 1793ko uztailaren 13an labainkatua izan zen bere baineran idazten zuen bitartean, Carlota Cordayren (girondinoen aldekoa zenaren) eskutik. Izan ere, denbora asko igaro ohi zuen bainera hotzean bere azaleko gaixotasuna eramangarriagoa izan zedin; eta horrexegatik baineraren gainean idazmahai bat inprobisatu zuen, estatuaren kontra altxatzen zirenen izenak zerrendetan idatzi eta exekutatuak izan zitezen. Maraten hiltzailea Normandiatik Parisera joan zen bere aburuz “basati bat” zen Marat idazlea akabatu eta “Frantzia salbatzeko”. Maraten ingurura heltzea lortu zuen emakumeak, Frantziar Iraultza zela eta, traizioa egin zutenei buruz hitz eginez eta exekuzioa merezi zuten jendearen zerrenda bat eramanez Marati; Frantziaren kontra zihoazelako.

Horren ondoren, Maratek emakumeari eskerrak eman zizkion eta zerrendako traidoreak hurrengo astean gillotinatuak izanen zirela esan zuen. Baina, segidan, emakumeak labainkada eman zion Marati, momentuan bertan hilez. Handik gutxira, Maraten hiltzailea, Carlota Corday, gillotinatua izan zen.

Davidek, Maraten lagun mina zenez (eta gainera, biak ere jakobinoen aldekoak), Maratek merezi zuen bezalako hileta egiteaz gain, komentatu beharreko koadro hau ere pintatu zuen. Nahiz eta oso denbora gutxian eginiko koadroa izan hau, Marat hil eta hurrengo lau hilabeteetan egin baitzuen Davidek Konbentzio Nazionalean presentatzeko (beraiek eskaturik egin baitzuen koadroa Davidek), esan genezake artistaren obrarik onenetakoa dela honakoa.

Azterketa formala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David, estilo neoklasikoaren bultzatzaile handienetarikotzat har dezakegu; izan ere, Erroman egon zen denboraldian (1775. urtean), influentzi handia izan zuten berarengan, esaterako, Rafael Mengs artistaren obrek, baita Caravaggiorenak ere. Obra hau egiterakoan, Davidek erabilitako materiala oleoa lienzo gainean da eta bertan, bere lagun handiaren zorigaitza eta hiltzea islatzen du, margolan iraultzaile honetan.

Pintura honen espazioa, oso ongi zehaztuta dago; izan ere, atzeko fondo ilunak, protagonismoa ematen baitio argi guztia jasotzen duen Marati. Lehen planoan, “A MARAT// DAVID” inskripzioarekin azaltzen den (Maratek mahaitxo bezala erabiltzen zuen) kaxaren atzean, kokatzen da hilotza baineraren barruan. Baineraren hiru laurdenak egur zabal batez (idazmahaia) tapatzen direlarik. Maraten burua (ozpinez bustiriko maindire txuri batean bildurik) eta sorbalda baineraren kanpoaldera eroriak daude, hiltzearen agoniagatik; eta bere bularraldea berriz, zauri txiki bat duena, itzalean dago. Aurpegia berriz, itzal eta argiaren artean, begiak itxirik dituela. Gainera, Davidek, Marat pittin bat idealizaturik irudikatu zuen, bere azaleko gaitzaren sintoma handirik agertzen ez delarik, eta hilketan emandako labankaden markarik ikusten ez dugularik (bularraldeko zauri txikiaz salbu).

Esan genezake, Davidek Marat jartzen duen posizioa ezin hobea dela, beste artista batzuen obrei erreferentzia egiten baitie hildako Kristoren posizio berbera erabiliz; Miguel Angel (“Pietatea”), Caravaggio (“Eraistea”) edo Tizianoren (“Hileta Santua”) antzera.

Bestetik, esan beharra dago Maraten kaxaren gainean idatzi bat dagoela diru “txeke” antzeko batekin esanez: “Emaiozu karta hau billetearekin batera, bost seme-alaben amari; bere senarra aberria defendatzeagatik hil baita”.

Konposizioaren aldetik, berriz, esan genezake oso estrukturatua dagoela; marra geometriko sinpleekin lorturik, eta Maraten larrugorritasun (inongo dekoraziorik gabe) soilarekin. Honela, ikus argitasun eta sinplezia ezin hobea lortuz.

Koadroan argi eta itzalek eragiten duten kontrastea nabari dezakegu, baina, ez dago inongo justifikaziorik argia modu natural batean nondik sartzen den esateko. Argi sinbolikoa da, non argiaren ertzak maindire zuria eta tela iluna diren. Guztiaren erdian, odol tanta batzuk antzematen dira.

Espazioa, ia eskematikoki definitzen da, horizontal eta bertikalen kontra-posizioen eraginez. Erdialdeko zonaldean, hiltzen da Jean-Paul Marat.