Marathon Man

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:16, 22 urtarrila 2016

Marathon Man (euskaraz Maratoilaria) 1976ko John Schlesinger estatubatuar zinema zuzendariaen suspensezko thriller filma bat da. William Goldman idazlearen Marathon Man eleberrian oinarritua dago, idazle honek berak filmaren gidoia edo eleberriaren egokitzapena burutu zuelarik. Aktore nagusiak Dustin Hoffman, Laurence Olivier, Roy Scheider, William Devane eta Marthe Keller izan ziren, aldiz soinu banda Michael Small musikagileak konposatu zuen.

Bitxikeria

Laurence Olivier aktoreak antzeztutako Christian Szell doktorearen pertsonaia Auschwitz kontzentrazio-esparruko SSetako Josef Mengele doktorean oinarritua dago, antzezpen honengatik urte hartako Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zelarik.

Argumentua

Thomas Babe Levy (Dustin Hoffman) New York hiriko maratoi lasterkari gazte zaletu handi bat da. Aldiz, bere anaia Henryk (Roy Scheider) AEBtako gobernurako lan egin eta kriminalen arrastoen atzetik ibili ohi da, horietako bat New York hirian diamanteak ezkutatuta dauzkan Christian Szell doktore (Laurence Olivier) nazi ohi eta gerra kriminala delarik. Szellen ustez Thomasek bere diamanteak non dauden badaki, ondorioz atzematea agintzen du. Szell berak informazio eskuratu asmoz pertsonalki Thomas torturatuko du. Thomasek gestatzen ari denaz ideia zipitzik ere ezu du, Schillek zulatutako aginaz bere jarraitzaileengandik korrika ihes egiten duelarik.

Aktoreak

Kanpo loturak