Marc Aillet

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 02:04, 16 apirila 2015
Marc Aillet

Marc Aillet (Benin, 1957ko apirilaren 15) Baionako apezpikua da.

Biografia

Beninen jaio zen aita Frantziako armadako militarra zuelako. Ama berriz, bretainiarra zuen.

1982ko uztailaren 3an ordenatu zen apaiz Frejus-Toulongo elizbarrutian. Teologian doktoreduna da Friburgeko Unibertsitatetik. Teologia moraleko irakaslea izan zen zazpi urtez Fréjuseko apaiztegian. San Rafaelgo apaiz izan zen zazpi urtez eta Fréjus Touloneko bikario nagusia da 2002az geroztik. Horrez gain, San Martingo komunitateko kidea da. 2008ko azaroaren 30etik Baionako apezpikua da, aurrekoak, Pierre Molèresek erretiroa hartu baitzuen.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marc Aillet Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Pierre Molères
Baionako apezpikua
2008 - egun
Ondorengoa
-