Marc Andreesen
Wikipedia(e)tik
Marc Andreesen (Cedar Falls, Iowa, AEB, 1971ko uztailaren 9a) estatubatuar informatikaria da.
Biografia [aldatu]
Netscape enpresa sortu zuen Jim Clarkekin batera. Interneteko lehen nabigatzailea (Netscape Navigator) asmatu zuten. Netscape oso enpresa garrantzitsua izan zen Interneten merkatuan, eta diru asko irabazi zuen Wall Street-eko diru-merkatuan. 2001ean, Andreesenek Loudcloud sortu zuen, web-hostingeko zerbitzuak ematen dituen enpresa bat. 2003tik, Opsware enpresako exekutiboa da Andreesen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.