Marcantonio Raimondi
Wikipedia(e)tik
Marcantonio Raimondi (Bolonia, Italia, 1480 - Bolonia, 1534) italiar grabatzailea izan zen.
Biografia [aldatu]
Erroman egin zituen pinturako ikasketak, eta Rafael pintore handiaren ikasle izan zen. Rafael, Michelangelo, Bandinelli eta Julio Romanoren obrak berriro pintatu eta grabatu zituen. Raimondik lan gaitza egin zuen Italiako Pizkundeko artistak eta haien obrak Europan zehar ezagutarazteko.
Aipagarriak dira egilearen obran: "Lukrezia", "Inozenteen hilketa", "Parisen epaia", "Rafaelen ametsa" eta Quos ego.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.