Marcel Marceau
Wikipedia(e)tik
Marcel Marceau (Estrasburgo, Frantzia, 1923 - Cahors, Frantzia, 2007) mimoa zen. Dullinen ikasle eta J. L. Barraulten laguntzaile izan zen; gero, bere konpainia sortu zuen (1947). Bip izeneko pertsonaia sortu zuen, Marceauren ondorengo mimikan eragin handia izan duena. 1958an, mimo-eskola bat sortu zuen Parisen. Egungo mimoaren eta pantomimaren berritzaile eta bultzatzaile nagusia izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.