Marcel Mouloudji

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcel Mouloudji

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarcel André Mouloudji
JaiotzaParisko 4. barrutia1922ko irailaren 16a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaNeuilly-sur-Seine1994ko ekainaren 14a (71 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Mouloudji (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Louise Fouquet  (1943 -  1969)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, abeslaria, egile abeslaria eta estudioko musikaria
Genero artistikoachansona
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0609748 Allocine: 26505
Musicbrainz: b5d8303f-849a-4a14-8e69-30264767aae2 Discogs: 604563 Find a Grave: 7829 Edit the value on Wikidata

Marcel Mouloudji (Paris, Frantzia, 1922ko irailaren 16a - ib., 1994ko ekainaren 14a) frantses abeslaria, idazlea eta antzezlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa txirotasunean igaro zuen. Kantari, antzezle, zinemagile, idazle eta margolari lanetan aritu zen. Jean-Louis Barraultek bere ikuskizun baterako hartu zuen. Mouloudjik La Fleur de l´âge (1991) lanean Barraulten giroan nola sartu zen kontatzen du, nola ezagutu zuen Octobre taldea, eta nola kontratatu zuen Dullin jaunak Atelier antzokirako.

Hainbat filmetan parte hartu zuen: Marcel Carnéren Jenny, Jacques Daroyren La Guerre des gosses ("Mutikoen gerra"), Christian-Jaquen Les Disparus de Saint-Agil ("Saint-Agil-eko desagertuak"), Henri Decoinen Les Inconnus dans la maison ("Ezezagunak etxean") eta abar. Mutiko gaiztoaren paperak egin zituen Justice est faite ("Justizia egina dago") edota Nous sommes tous des assassins ("Gu guztiok hiltzaileak gara") filmetan.

1950eko hamarralditik aurrera ez zuen zineman lanik egin. Okupazioaren garaian Sartre eta Beauvoir bisitatzen zituen, eta haiek idaztera bultzatu zuten. Eleberriak (Enrico, 1944, Pléiade Saria), antzerki-lanak (Quatre Femmes, 1947), eta poesia idatzi zituen. Lemarque, Cocteau, Prévert, Trenet, Queneau, Ferréren abestiak interpretatu zituen. 1953an Diskoaren Sari Nagusia lortu zuen. 1954an Boris Vianen Le Déserteur abestu zuen, baina berehala debekatu zuten. Aljeriako Gerraren kontra azaldu zen, eta 1968ko maiatzeko mugimenduaren alde.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]