Marcel Schwob

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marcel Schwob.

Marcel Schwob (jaiotza-izena: André Mayer) frantses idazle eta itzultzailea izan zen (Chaville, 1867 - Paris, 1905). Interesgune asko izan zituen bere idatzietan: Erdi Aroa, zientziak, astrologia eta hizkuntza zahar eta berriak. Artikulu asko eta hainbat itzulpen (Defoeren Moll Flanders, Shakespeareren Hamlet) argitaratu zituen. Bere interes-zabaltasunagatik eragin handia izan zuen bere garaiko frantses idazleengan. Estilista fin bezala egin zen ezagun.

Obra nagusiak: Coeur double (1891, Bihotz bikoitza), Le Roi au masque d´or (1893, Urrezko maskaradun erregea, Pedro Diez de Ultzurrunek euskaratua), Les mimes (Mimoak, Mikel Lasak euskaratua), Livre de Monelle (1894), La Croisade des enfants (1896, Haurren gurutzada, Joseba Sarrionandiak euskaratua), Vies imaginaires (1896, Irudimenezko bizitzak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcel Schwob Aldatu lotura Wikidatan