Marcelinho Huertas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marcelinho Huertas
Marcelinho Huertas
Datu pertsonalak
Izen osoa Marcelo Tieppo Huertas
Jaio 1983ko maiatzaren 25a (29 urte)
São Paulo, São Paulo (BrasilBrasil)
Garaiera 1,90 m
Pisua 85 kg
Ibilbidea
Institutua Coppell High School (Coppell, Texas)
Kluba Saski Baskonia
Liga ACB
Posizioa Antolatzailea
Lorpenak

Marcelo Tieppo Huertas (São Paulo, 1983ko maiatzaren 25a -) Brasilgo saskibaloi jokalaria da, egun ACBko Saski Baskonia taldean dabilena[1].

Eduki-taula

Ibilbidea [aldatu]

Huertas Brasilgo Pinheiros taldeko harrobian ibili zen 2002an Novo Basquete Brasil Ligan debutatu arte. 2003-04 denboraldian FMU Sao Paulo taldean aritu zen. 2004an ACB Ligako DKV Joventutek fitxatu eta hiru urte eman zituen han[2][3].

2007-08 denboraldian Bilbao Basket taldean aritu zen. Denboraldi bikaina egin zuen, eta ligako jokalari baliotsuenen talderako hautatu zuten. Hortik Legako Fortitudo Bologna taldera pasa zen[4]. Italian urtebete pasa ondoren, Euskal Herrira itzuli zen 2009ko abuztuan Saski Baskoniak fitxatu zuelako[5][6].

Selekzioa [aldatu]

Brasilgo selekzioan ibilitakoa, 2006ko Munduko Txapelketan izan zen. Urte hartan, Tiago Splitter taldekidea izanik, Hegoamerikako txapelduna izan zen selekzioarekin eta txapelketako Jokalari Baliotsuenaren Saria ere irabazi zuen.

Taldeak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]