Marcelino Bergara
| Bergara I.a | |||
|---|---|---|---|
| Izen osoa: | Marcelino Bergara Larralde | ||
| Jaiotza data: | 1943ko maiatzaren 16a | ||
| Jaioterria: | |||
| Heriotza data: | 2010eko urriaren 10a | ||
| Heriotza herria: | |||
| Egungo enpresa: | Erretiratuta | ||
| Postua: | Aurrelaria | ||
| Debutatze data: | |||
| Debutatze pilotalekua: | 1962ko azaroaren 3a | ||
| Erretiratze data: | 1981 | ||
Marcelino Bergara Larralde edo Bergara I.a (1943ko maiatzaren 16a, Etxalar, Nafarroa - 2010eko urriaren 10a[1], Donostia, Gipuzkoa) pilotari nafar bat izan zen, esku pilotan aritu zelarik. Etxalarko mutikoa (gaztelaniaz el Mozo de Etxalar) ezizena ere jaso zuen. Salvador Bergara Larralde edo Bergara II.a pilotariaren anaia zen.
1962an estatu mailako esku pilotako banakako txapelketa nahiz mundu mailako bikotekako esku pilota txapelketa irabazi zuen. Arrakasta hauen ondoren, pilota mundu nafarrentzat hainbat lorpen bereganatu zituen, 1965an bigarren mailako lehenbiziko txapeldun nafarra bilakatu zen, aldiz, EPELen buruz buruko txapelketan parte hartu zuen lehenbiziko pilotari nafarra ere izan zen, txapelketa hau bederatzi aldiz jokatu zuen, bere posturik onena finalerdietara ailegatzea izan zelarik.
2. mailako esku pilota txapelketako finalak [aldatu]
| Urtea | Txapelduna | Txapeldun-ordea | Tantoak | Pilotalekua |
|---|---|---|---|---|
| 1963 | Elgea | Bergara I.a | 22-14 | Astelena |
| 1965 | Bergara I.a | Andueza III.a | 22-17 | Beotibar |