Marco Simoncelli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marco Simoncelli
{{{izena}}}
Lorpenak
Herrialdea  Italia
Urteak 2002-2011
Taldeak Aprilia, Gilera, Honda
Munduko Txapelketak 250cc (2008)
Sari Nagusiak 150
Garaipenak 14
Podiumak 32
Pole position-ak 15
Bira azkarrak 9
Lehenengo Sari Nagusia -
Lehenengo garaipena -

Marco Simoncelli (Cattolica, Rimini, 1987ko urtarrilaren 20a - Sepang, Malaysia, 2011ko urriaren 23a) motoziklismoko pilotu italiarra izan zen. 2010az geroztik MotoGP kategorian lastertzen ari zen, San Carlo Gresini Honda taldean hain zuzen ere. 2011[Betiko hautsitako esteka] ko urriaren 23an, Malaysiako Sari nagusian lastertzen ari zela, istripu bat izan zuen Colin Edwards eta Valentino Rossi gainetik pasatu zitzaizkiolarik, heriotza ekarriaz.[1][2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marco Simoncelli

2002an, Marco Simoncellik 125 cc-ko Europako txapelketa irabazi zuen, munduko txapelketako 125 cc-ko kategorian 6 aldiz agertzeaz gainera. Hurrengo urtean, munduko txapelketako 125 cc-ko lasterketa guztietan parte hartu zuen. Urte hartan lortu zuen posturik onena Valentziako Sari Nagusian izan zen helmuga laugarren zeharkatzean eta txapelketa hogeita batgarren postuan bukatu zuen 31 punturekin. 2004an 125 cc-ko kategorian jarraitu zuen, Espainiako Sari Nagusian, euritako kondizioetan, bere lehen garaipena lortuz. 2005ean, berriro ere irabazi zuen Jerezen, oraingoan eguraldi lehorrarekin.

2006an 250 cc-ko kategoriara egin zuen salto Gilera taldearekin. Urte horretan, Txinan egin zuen seigarren postua izan zen lortu zuen onena. Txapelketa hamargarren bukatu zuen. 2007an talde berdinean jarraitu zuen, berriro ere hamargarren postua lortuz munduko txapelketan. 2008ko ekainaren 1ean, Italiako Sari Nagusian, Mugellon, 250 cc-ko kategoriako bere bizitzako lehenengo garaipena lortu zuen baldintza polemikoetan. Lasterketaren amaierarako bira bat falta zenean, Héctor Barberárekin ukitze bat izan zuen, eta ondorioz, pilotu espainiarra erori egin zen. Ekainaren 8an beste garaipen bat lortu zuen Kataluniako Sari Nagusian Álvaro Bautista azkeneko biran aurreratuz. 2008ko azkenurrengo lasterketan, Malaysian, Simoncellik hirugarren bukatu zuen, 250 cc-ko munduko txapeldun bilakatuz. 2010eko denboralditik aurrera MotoGPko pilotu izango zen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko urriaren 23an Sepangeko zirkuituan (Malaysia), pilotu italiarrak erorketa bat izan zuen, eta oraindik bere motorrari eutsita zegoela, Colin Edwards eta Valentino Rossi gainetik pasatu zitzaizkion era ikaragarrian, kaskoa airean ateratzeko puntura arte. Simoncellik traumatismo oso larriak jasan zituen buruan, lepoan eta bularrean, eta ondorioz bihotza gelditu zitzaion. Zirkuituko klinikako medikuak 45 minutuz aritu ziren pilotua suspertzen saiatzen, baina azkenean bertako 16:56an deklaratu zuten Marco Simoncelliren heriotza.

Fundazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko abenduan, Marco Simoncelli Fondazione eratu zen, Marcoren familiak sustatuta. Erakunde honen helburua Simoncelliren oroimena gordetzea da eta, ahal den neurrian, okerrago dagoenari laguntzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gómez, Alberto. Muere Simoncelli. Marca (Noiz kontsultatua: 2011-10-23).
  2. Marco Simoncelli pilotua hil da Malaysian, erorketa baten ondorioz. EiTB Albisteak (Noiz kontsultatua: 2011-10-23).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marco Simoncelli Aldatu lotura Wikidatan