Marco van Basten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marco van Basten

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarcel van Basten
JaiotzaUtrecht (en) Itzuli1964ko urriaren 31 (59 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua80 kilogramo
Altuera188 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm1408376 Twitter: MarcoVanBasten Instagram: marcovanbasten Musicbrainz: 808c0dfb-6e3a-4af1-9256-1308ae0ac3ac FIFA: 41373 UEFA: 411 Edit the value on Wikidata

Marco van Basten (Utrecht, Herbehereak, 1964ko urriaren 31 -) futbol entrenatzaile eta jokalari ohi herbeheretarra da. 1990 aurreko eta ondoko urteetako erdiko aurrelari onenetako bat izan zen.

1988ko Europako Futbol Txapelketan txapelduna izan zen Herbehereetako futbol selekzio nazionalarekin. Halaber, "Europako futbolaririk onena" izendatu zuten 1988, 1989 eta 1992an eta "Munduko futbolaririk onena" azken urte hartan bertan.

Halaber, UEFAko Txapeldunen Liga 1989 eta 1990ean eta Serie A hiru aldiz (1988, '92 eta '93) irabazi zituen AC Milanekin. Bere herrialdean, Eredivisie 3 aldiz (1982, '83 eta '85) irabazi zuen eta liga horretan 4 aldiz izan zen golegilerik hoberena (1984-87), beti ere Ajaxekin.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marco van Basten 2008an.

Hamasei urte zituela egin zuen debuta, Amsterdameko Ajax futbol taldean. Talde horrekin Europako Errekopa irabazi zuen 1987an, Holandako Liga hiru aldiz (1982, 1983, 1985), eta Herbehereetako Kopa beste hainbatetan.

Holandako Ligan gol gehien sartu zituen futbolaria izan zen hiru aldiz.

Holandako selekzioarekin, 1983-1993 bitarteko urteetan, 24 gol sartu zituen. Gol horietako bati esker, Sobietar Batasunari sartua, Europako selekzio arteko txapelketa irababazi zuen Holandak, 1988an.

1987an Italiako Milan futbol taldean hasi zen jokatzen eta talde horrekin jokatu zituen urterik onenak, Ruud Gullit eta Frank Rijkaard holandarrekin eta Franco Baresi eta Paolo Maldini italiarrekin batera. Milanekin Europako bi Kopa irabazi zituen (1989, 1990), Kontinente Arteko Kopa bi (1989, 1990), Europako Superkopa bi (1990, 1991), Italiako hiru Liga (1988, 1992, 1993).

1986an Urrezko Bota lortu zuen (France Football aldizkariak Europako ligetako golegile nagusiari ematen dion saria), eta hiru aldiz (1988, 1989, 1992) irabazi zuen Urrezko Baloia (aldizkari horrek berak europar jokalari onenari ematen dion saria).

Orkatileko zauri kroniko batengatik utzi behar izan zion jokatzeari.

Jokalariaren ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira: 280 partida (218 gol)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marco van Basten Aldatu lotura Wikidatan