Marcoule

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marcouleko eremu nuklearra
CEA Marcoule Site.jpg
Marcouleko eremu nuklearraren ikuspegia
Udalerria Chusclan eta Codolet
Herrialdea  Frantzia
Lurraldea Gard
Koordenatuak 44°8′36″N 4°42′34″E / 44.14333°N 4.70944°E / 44.14333; 4.70944Koordenatuak: 44°8′36″N 4°42′34″E / 44.14333°N 4.70944°E / 44.14333; 4.70944
Garaia 1956ko urtarrilaren 7a
Marcoule non dagoen adierazten duen Frantzia-ko/-go/-eko mapa
Marcoule

Marcoule (frantsesez: Site nucléaire de Marcoule) Gardeko departamentuan dauden Chusclan eta Codolet udalerrien artean dagoen eremu nuklearra da. Côtes-du-Rhôneko ardo eskualde turistikoan kokatuta dago.

1956tik aurrera Commissariat à l'Énergie Atomique (CEA) eta Areva NC enpresek kudeatzen dute. Bertan egin ziren plutonioarekin lehenengo esperimentu industrial eta militarrak. 1970ko hamarkadatik aurrera Phénix prototipoa garatu zen eta gaur egun eraikin nuklearrak desegiteko gune garrantzitsua da.

1995tik aurrera MELOX faktoriak uranio eta plutonio oxidoekin MOX sortzen du. MOX hau plutonioa erregai nuklearretik birziklatzeko erabiltzen da. Plutonio hau COGEMA La Haguetik dator.

ATelier Alpha et Laboratoires pour ANalyses, Transuraniens et Etudes de retraitement (ATALANTE) ere bertan dago, erregai nuklearren birprozesatzea egiten duen enpresa.

Leherketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko irailaren 12an leherketa bat egon zen eremuan, zabor erradiaktiboen biltegian egondako sute baten ondorioz. Pertsona bat hil zen eta lau zauritu egon ziren.[1] Perimetroa ezarri zen egon daitekeen erradiaktibitatea filtratzea ekidin nahian.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]