Mardil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mardil, Tolkienen legendariumen eta Eraztunaren Jaunaren Eranskinetan, Gondorreko erresumaren erregeordetza hartu zuen bigarren seneskala izan zen.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1960. urtean jaio zen eta Vorondil "Ehiztaria"ren semea zen. Seneskal kargua hartu zuen bere aita hil zenean, Hirugarren Aroko 2029an, Eärnil II.aren erregealdian eta Eärnurrenean ere hala izaten jarraitu zuen. Quenyazko izen bat izan zuen azkenekoa izan zen, eta "Etxeari leial" bezala itzuli daiteke. Bere ondorengoek, sindarinezkoak izan zituzten.

Erregea, Minas Morgulera, Nazgûlen Jaunaren erronkari erantzutera joan ondoren desagertu zenean, Hirugarren Aroko 2050ean, Mardilek hartu zuen Gondorreko agintaritza "erregea itzuli arte". Baina hau, formula hutsean geratu zen. Bere ondorengoek, geroz eta jaunago, ez zeuden, hala eta guztiz ere, erregeak ez zirela onartzeko prest. Leinu honetako azkena eta harroena, Denethor II.a izan zen.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2080an hil zen, eta, bere oinordekoa, ber seme Eradan izan zen.


Aurrekoa
Vorondil
Gondorreko Seneskal Erregeordea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2029-2080
Ondorengoa
Eradan