Mardonio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mardonio († K. a. 479an), persiar noble bat zen, persiar armadaren komandante garrantzitsua Greziara egin zituen bi espediziotan, K. a. V. mendearen lehen erdian, (K. a. 492an eta K. a. 480-K. a. 479an).

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mardonio Gobriasen semea zen, K. a. 522an Gaumata usurpatzailea hilez, Dario I.ari tronua bereganatzen lagundu zioten sei persiar nobleetako bat. Kasu hauetan ohikoa zen bezala, lagunen arteko aliantza, ezkontza diplomatikoen bidez indartua izan zen: Dariok, emaztetzat, Gobriasen alaba bat hartu zuen, eta hau, erregearen arreba batekin ezkondu zen, Radušdukda izenekoa, Histaspesen alaba zena. Oso litekeena da Mardonio, Gobrias eta Darioren arrebaren lehen semea izatea, Gobriasen aitaren izen berbera baitu (Behistungo inskripzioagatik jakindakoa).

Taulatxo kuneiformeengatik, badakigu Mardonio Ardušnamuya izeneko emakume batekin ezkondu zela. Testua, K. a. 495eko martxoan idatzia izan zen, terminus ante quem bat ematen duena ezkontzarako. Honek, Herodoto historialariaren hitzak kontraesaten ditu, nork, Mardonio "oraindik gizon gazte bat zela, berriki Artozostra izeneko Darioren alabarekin ezkondu zena", K. a. 492an. Beste alde batetik, ez dago arrazoirik Artozostra/Ardušnamuya benetan Dario eta Artistona edo Irtašdunaren alaba zenik zalantzan jartzeko.

Lehenengo espedizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Darioren ordezkari berezi bezala, Mardonio Lidiarantz joan zen K. a. 499tik K. a. 494 arte gertatu zen Joniar Matxinadaren ondoren. Eskualdea berrantolatzeko lana zuen, oso neurriz egin zuena. Herodotok kontatzen duen bezala, kostaldean zehar nabigatu zuen, tirau guztiak euren postuetatik kendu eta, euren ordez, demokraziak ezarriz. Jokaldia, funtsean, oso azkarra zen, horrela, zailagoa baitzen hiriak berriz matxinatzea.

Lan hau amaitu zuenean, Mardonioren ontziteria Helespontorantz abiatu zen, non lurreko armadarekin batu zen. Orotara, 300 ontzi eta 20.000 soldadu osatzen zituzten. Lehen biktima Tasos izan zen, meatze garrantzitsuak zituen greziar uhartea, akemenidar inperioaren zergari bihurtu zena. Ontziteriak, ondoren, Mazedoniarantz jarraitu zuen, lurralde hau ere, Darioren inperioari gehitu zitzaiolarik. Kanpaina honetan (Herodotok, Atenas eta Eretriaren aurkakoa bezala interpretatu zuena joniar matxinadari lagundu izanagatik), Mardoniok ontzi asko galdu zituen, Athos menditik gertu ekaitz bortitz batek harrapatu zuenean. Hau, ziuraski, Asia Txikirantz itzultzen zihoala gertatu zen.

Mardoniok arrakasta handia izan zuen. Badaude zantzuak bere armada Danubio ibairaino heldu izanarenak. Mazedoniaren konkista oso garrantzitsua izan zen, urre meatzeak baitzituen, eta Europan beranduago egin beharreko konkistetarako abiapuntu bikain bezala har zitekeen

Lehen Mediar Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 490ean, persiarrek Egeoko zenbait uharte konkistatu zituzten (Zikladak eta Eubea, azken honen hiriburua Eretria delarik), baina Mardonio, ia ontziteri oso bat galduta, ez zen espedizio honen buru. 600 ontziak Datis eta Artafernesek gidatuak zeuden. Espedizioaren helburu nagusiak, lortuak izan ziren (Egeon nagusi izatea, Naxosen konkista berezia, Zikladetako uharte nagusia zena, eta Asia Txikia eta Grezia artean segurtasun gune bat sortzea), baina porrot egin zuten persiarren aldekoa zen Hipias Atenaseko antzinako tirauari boterea itzultzen saiatu zirenean, atenastarrek Maratongo guduan garaitu zituztenean.

Oinordekotza garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina, Egeoko uharteak eta Mazedonia konkistatu zituztenez, persiarrak, berriz saia zitezkeen Grezia erasotzen nahi zutenean. Dariok kontu handiz prestatu beharko zuen espedizio berria, greziar soldaduak, bereak baino askoz hobeto prestatuta zeudela ikusi ahal izan baitzuen. Horrela, beraz, persiarrek armada handi bat bildu beharko zuten, baina Dario hil egin zen espedizio hori abian jarri aurretik (K. a. 486an). Bere seme eta Mardonioren lehengusu eta koinatu zen Xerxes I.ak ordezkatu zuen persiar tronuan.

Herodotoren arabera, Mardonio, Greziarako espedizio berriaren aldeko porrokatua zen, baina hau atzeratua izan zen, Egipton gertatutako matxinada bategatik. Babilonian ere beste hainbeste gertatu zen, baina ez zuen horrenbeste denbora iraun. Megabizo II.a arduratu zen matxinada horretaz, K. a. 484an ezabatua izan zelarik. Matxinada hau amaitu eta berehala, Xerxes, Mardonio, Megabizo eta beste lau agintari garrantzitsuk, mendebalderantz abiatzea lortu zuten, Sardesera, non armada handi bat antolatzen ari zen.

Bigarren Mediar Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espedizioaren lehen urtean arrakasta itzela lortu zen. Persiarrak inongo presarik gabe joan ziren, sekulako armada baitzuten, 600.000 soldadu ingurukoa, eta Mazedonian eta Traziam uzten zain egon behar baitzuten. Uztailean eta abuztuan Therman, gaur egungo Tesalonikan egon ziren, eta, ondoren, hegoalderantz joan ziren, Greziarantz. Tesalia arazo handirik gabe konkistatu zuten, eta, irailak 17, 18 eta 19an (edo egun bat beranduago) gudu bikoitz bat gertatu zen. Alde batetik, ontziteria persiarra, greziarra Artemisio lurmuturreko bere posiziotik botatzeko gai izan zen. Bestetik, armadak, erabat suntsitu zuen (zailtasun handiekin), Termopiletan utzitako greziar guarnizioa (Termopiletako gudua). Beozia inperiora gehitua izan zen, eta irailak 27an, Atenas hartua izan zen. Hurrengo egunean, Akropolia erori zen, eta persiar ontziteriak Pireo hartzen zuen. Persiar zalditeriak, Poseidonen santutegia suntsitu zuen Korintotik gertu, eta suzko geziak jaurti zituen korintiar portuetako baten aurka.

Xerxesen garaipena ia erabatekoa zen. Greziar ontziteriak Salaminarantz ihes egin zuen, Atenasko portuaren aurrean dagoen uharte bat, itsasarte txiki baten bidez kontinentetik banandua. Zoritxarrez persiarrentzat, bere ontziteria, greziarrei, hauen posizio berrietan erasotzen saiatu zenean, galera handiak jaso zituzten (Salaminako gudua). Persiarrentzat, porrot hau, garrantzi handirik gabeko oztopo bat izan zen. Xerxesek, Artemisioko itsas gudua eta Termopiletako lurrekoa irabazi zituen. Bere inperiora Beozia eta Tesalia gehitu zituen, eta Atenas hartu zuen. Salaminako galerak gora-behera, Xerxesek, gezurrik esan gabe, Daivako inskripzioan, greziar guztien artean gobernatzen zuela jar zezakeen.

Hala ere, Babilonia oraindik ez zegoen lasai. Egonezina sortzen zuten zurrumurruak zeuden, eta Xerxesek, hoberena Sardesera itzultzea zela erabaki zuen, nondik Grezia eta Babilonia zain zitzakeen segurtasunezko distantzia batetatik.

Mardonio armadaren buru[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitartean, Mardonio, persiar espedizioko armadaren buru geratu zen. Bere armada, Grezia inbaditu zuenarekin alderatuz, oso txikia zen, 150.000 soldadu ingurukoa. Izan ere, armada handia behar zen Babiloniarako. Soldadu hauek elikatzeko, Tesaliara erretiratu zen eta Atenasekin negoziatzen hasi zen. Hiriari, akemenidar inperioan posizio nagusi bat eskeini zion, Xerxes erregearen domeinua onartzearen truke. Mugimendu azkar bat izan zen. Izan ere, atenastarrek onartzen bazuten, ez zen ontziteririk geratuko Grezia hegoaldea babesteko. Atenastarrek, irabazteko asko zuten, Greziako hiri-estatu garrantzitsuena bihurtuko baitziren, baina, edozein kasutan, eskeintzari uko egin zioten behin eta berriz.

Udaberrian, Mardonio berriz hegoaldera joan zen, Beozia berriz hartu eta Atenasera joanez. Atenastarrak bere eskaintza onartzeko prestuago egongo zirela espero zuen, baina berriz ere kale. Amore emateari beste uko egite bat jasoz, Mardoniok hiria arpilatu zuen.

Zirudienez, Mardonio zen egoeraren jabe. Espartarrek, Greziako infanteriarik hoberena zutena, Atenasi laguntzeari uko egiten zioten. Espartarrek, Atenastarren aldetik ultimatum bat jaso ondoren bakarrik onartu zuten Atenasi laguntzea, atenastarrek, Espartaren laguntzarik gabe, amore eman eta persiar inperioaren mende geratu beharko zutela esanez. Armada bat bidali zuten iparraldera, eta greziar guztiak gonbidatu zituzten eurengana batzera, Grezia askatzeko misio zailean.

Plateako gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Plateako gudua»

Greziarrak, Beozia hegoaldean bildu ziren, Ziteron mendiaren magalean. 100.000 soldadu inguru ziren. Armak hartzeko adinean zeuden ia greziar guztiak aurkeztu ziren. Adibidez, atenastarrak, galera batzuk bakarrik tripulatzen geratu ziren. Gainontzeko arraunlari eta marinelak orain Ziteronen zeuden. Greziar armada han geratu zen, eta, itxuraz, etsaietako bakar batek ere aurrera egiten ez zuenez, nerbio gerra bat hasi zen.