Margaret Mead

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau serie honen zatia da:
Feminismoa
Womanpower logo.jpg

Oinarrizko kontzeptuak
Patriarkatua
Generoa
Emakumea
Matriarkatua
Joera ezberdinak
Feminismo erradikala  Feminismo marxista
Ezberdintasunaren feminismoa
Anarkofeminismoa
Ekofeminismoa  Feminismo islamiarra
Feminismo liberala  Feminismo filosofikoa
Feminismo separatista
Feminismo indibidualista
Feminista esanguratsuak
Kate Sheppard
Clara Zetkin
Rosa Luxemburg
Virginia Woolf
Margaret Mead
Simone de Beauvoir
Toni Morrison
Margaret Atwood
Elfriede Jelinek
Gertuko kontzeptuak
Antropologia feminista
Generoaren soziologia
Queer teoriak
Generourban
Matxismoa
Martxoaren 8a
Marxismoa
Feminismoaren historia
Luxemburgismoa
Sinbologia feminista


Margaret Mead (Philadelphia, AEB, 1901eko abenduaren 16a - New York, 1978ko azaroaren 15a) antropologo estatubatuarra zen.

Hainbat erakundetako irakasle izan zen. American Museum of Natural History-n (New York) egindako lana azpimarratzekoa da. Ohore eta omenaldi anitz jaso zituen, eta zenbait erakundetako ohorezko presidente izan zen, besteak beste: American Anthropological Association eta American Association for the Advancement of Science.

Oso ongi uztartu zituen bere interes profesionalak eta estrategia pertsonalak, sozialak eta zientifikoak; oso kontziente zen bere lanaren eragin sozial eta inplikazioez.

Batik bat hezkuntza landu zuen: bere ikerketa guztia banakoak kultura nola jasotzen zuen aztertzera bideratu zuen, kulturaren transmisiora hain zuzen. Determinismo biologikoa aztertu zuelako egin zen ospetsu: genero-rolak. Hauek, gizarte batetik bestera aldatu egiten zirela baieztatu zuen.

Nortasun-ezaugarri gehienak sexu biologikoari loturik zeudela zioen. Baita giza-izaera moldagarria dela eta kultur baldintzen arabera egokitzen dela.


Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margaret Mead Philadelphian jaio zen 1901eko abenduaren 16an. Bere bizitzan beti izan zuen heziketak leku garrantzitsu bat, izan ere aita ekonomia irakaslea zen Wharton School-en. Amak hainbat ikerketa soziologiko egin zituen, batik bat, etorkin italiarrekin. Margaret amarekin joaten zen etorkinak elkarrizketatzera, eta horrela, gaztetatik barneratu zuen datu bilketaren teknika.

Margaret Mead, 1948

Psikologia ikasketak egin zituen eta 1925an Antropologian doktoratu zen, Columbiako Unibertsitatean. Franz Boas-en eta Ruth Benedict-en ikasle izan zen. Columbiako Unibertsitatean jardun zuen 1945. urtetik aurrera antropologia-irakasle lanetan. Antropologian eragin handiena izan duen emakumea izan da. Ikerle ausarta izan da ikerketei eta ikuspuntuei dagokienez. Askotariko gaiak landu ditu: rol-sexuala eta izaera, haurren garapen eta aldaketa kulturalak, besteak beste. Kulturaren azterketa sentikorra egin ohi zuen.

Kultura desberdinetan haurren hezkuntza eta heziketa ikertu zuen lehen antropologoa izan zen. Gaur egun, Mead-en heziketa teoriaren lanak oinarrizkoak dira.

1925ean egin zen lehen tokian tokiko lana, Samoan. Bertan neska nerabeak aztertu zituen; Samoako neskak askeak ziren eta plazerari dagokionez, mendebaldekoen aurkako irudia eman zuen. “Coming of Age in Samoa” (1928) liburuan batu zituen ezaugarri hauek, eta liburua best-sellerrak izan zen. Lan honen ondoren zera ondorioztatu zuen: kultura bakoitzeko beharrek definitzen dute norbanakoak hartzen duen izaera.

1929. urtean Manus-era, Ginea Berrira joan zen; haurrak hezteko eta sozializatzeko helduek erabiltzen dituzten istorioak, ipuinak eta kontakizunak ikertu zituen. “Growing up in New Guinea” (1930) argitaratu zuen, eta honekin, bertako haurrek irudimen gehiago zutela frogatu nahi izan bazuen ere, ez zuen lortu.

Ginea Berrian egindako lanarekin, gizarte bakoitzaren genero-rolak desberdinak zirela ikusi zuen. Balin egon zenean, haurtzarotik helduarorako aldia, eta gizarteak, aldi hau, sinboloen bidez nola irudikatzen duen aztertu zuen.

Bigarren Mundu Gerra amaitu aurretik, 1944an, Benedict-ekin batera Institute for Studies sortu zuen. Garai hartan, pentsaera pesimista zen nagusi eta Margaret-ena positibistatzat jotzen zen. Mead-ek, gizakiak aldatzeko aukera zeukala zioen, hobetzekoa. Arrazakeria, naturaren esplotazioa… ikasitako jokabideak zirela zioen, eta gizakia printzipio sozial berriak sortzeko gai zela. Giza talde batek gizartea aldatzeko gaitasuna duela pentsatzen zuen.

Pentsaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margaret Mead-ek bere burua desbideratutzat zeukan, hau da, ez zuen bere gizarteak, AEBtako kulturak, bera bezalako emakume batentzat zituen profilaren ezaugarriak betetzean. Txikitatik izan zuen garrantzia bere etxean familiak, heziketak, samurtasunak, amatasunak eta abarrek, eta emakumea eta profesional izan arren, barneratuta zuen jokabide horrekin jarraitzen zuen. Itxuraz AEBtan emakume profesionalak ez ziren etxean asko egoten, beraz ez ziren etxeko gauzez arduratzen, haurrekin ez zuten denbora asko igarotzen… eta berak hau guztia egiten zuen. Feminista zen, XX. mendeko teoria feministaren aitzindari izan zen.

Kultura era holistikoan ulertu behar dela dio eta horrela aztertzen du: giza-bizitzaren arlo guztiak harremanetan daudela dio.

Erlatibismo kulturala azpimarratzen du; kultura dibertsitatea errekurtsotzat jotzen du eta ez beste hainbatek bezala, oztopotzat. Beste gizarte batzuk aztertuz asko ikasi daitekeela pentsatzen duenetarikoa da.

Idazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Coming of Age in Samoa (1928) ISBN 0-688-05033-6
  • Growing Up in New Guinea (1930) ISBN 0-688-17811-1
  • The Changing Culture of an Indian Tribe (1932)
  • Sex and Temperament in Three Primitive Societies (1935)
  • Male and Female (1949) ISBN 0-688-14676-7
  • New Lives for Old: Cultural Transformation in Manus, 1928-1953 (1956)
  • People and Places (1959; gazteentzat)
  • Continuities in Cultural Evolution (1964)
  • Culture and Commitment (1970)
  • Blackberry Winter (1972; biografia) ISBN 0-317-60065-6

Argitaratzaile edo idazkide[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cultural Patterns and Technical Change, argitaratzaile (1953)
  • Primitive Heritage: An Anthropological Anthology, argitaratzaile: Nicholas Calas (1953)
  • An Anthropologist at Work, argitaratzaile (1959, repr. 1966; Ruth Benedicten idatziak)
  • The Study of Culture At A Distance idazkidea: Rhoda Metraux, 1953
  • Themes in French Culture idazkidea: Rhoda Metraux, 1954
  • A Way of Seeing idazkidea: Rhoda Metraux, 1975

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margaret Mead Aldatu lotura Wikidatan