Margolaritza
Wikipedia(e)tik
Margolaritza arte nagusien mota tradizionaletakoa da, azal batean (horma, papera, oihala, kristala, egurra eta abar) margoa edo pintura aplikatzean datzana.
Margolana izena hartzen dute arlo honetan egindako irudiek, eta pintore edo margolaria da esparru honetan lan egiten duen artista.
Eduki-taula |
[aldatu] Margolari ezagunak
[aldatu] Pizkundekoak
Margolari klasikoen artean, Berpizkunde garaian nabarmendu ziren Leonardo da Vinci, Raffaello, Botticelli, Michelangelo eta Albrecht Durer handiak, besteak beste.
[aldatu] Barrokoak
Barrokoan bestela Rembrandt, Pieter Paul Rubens eta Diego Velázquez oso nabarmentzekoak dira.
[aldatu] Erromantikoak
Erromantizismoan azpimarratzekoak dira Eugène Delacroix, Jean-François Millet, Théodore Géricault eta Francisco Goya, besteak beste.
[aldatu] Modernoak
Arte modernoan, Edvard Munch, Vasili Kandinski, Gustav Klimt, Joan Miró eta Pablo Picasso, beste batzuen artean.
[aldatu] Euskal margolariak
Euskal artisten artean, Aurelio Arteta, Jose Luis Zumeta eta Menchu Gal ditugu aipagai bereziki.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez)(Ingelesez)Louvre museoaren webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz)(Katalanez)(Galizieraz)(Euskaraz)Pradoko Museoa
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)Bilboko Arte Eder Museoa