Marguerite Henry

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Marguerite Henry, jaiotza-izenez Marguerite Breithaupt (Milwaukee, Wisconsin, AEB, 1902 - Kalifornia, AEB, 1997) estatubatuar idazlea izan zen. Haurrentzat idatzitako animalien abenturengatik da ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte-gaztetatik izan zuen idazteko ohitura. Irakasle-ikasketak egiten hasi zen, baina bukatu gabe utzi zituen, Sidney Crocker Henryrekin ezkontzeko, 1923an. Senar-emazteak Chicagora joan ziren bizitzera. Zailtasun handiko informazio teknikoa ingeles xumean idazteko zuen gaitasuna baliaturik, merkataritza-aldizkarientzat hasi zen lanean, eta gizon ospetsuei buruzko artikuluak idatzi zituen Saturday Evening Post egunkariarentzat. Haurrentzat idatzi zuen lehen liburua bere etxeko sukaldari finlandiarrak kontatutako ipuinetan dago oinarritua: Auno and Tauno: A Story of Finland (1940). 1945ean Justin Morgan Had a Horse idatzi zuen ("Justin Morganek zaldia du"), protagonistak animaliak (zaldiak, bereziki) zituen liburu-sail bati hasiera emanez. Lehenengo hura, gainera, beraren eta Wesley Dennis marrazkilariaren arteko elkarlan arrakastatsuaren lehen emaitza izan zen. Liburu hura oinarri hartuta, adibidez, Walt Disneyk marrazki biziduneko filma egin zuen 1972an. Beste zenbait lan aipagarri: Misty of Chincoteague (1947); Sea Star: Orphan of Chincoteague (1949); Stormy, Misty's Foal (1963); Misty's Twilight (1992); King of the Wind (1948, "Haizearen errege"); A Boy and a Dog (1944, "Mutila eta zakurra"); Brighty of the Grand Canyon (1953); Gaudenzia: Pride of the Palio (1960); Mustang: Wild Spirit of the West (1966, Mustang: Mendebaldeko espiritu basa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]