Maria Antonia Azkue de Markina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Antonia Azkue de Markina
Bizitza
Herrialdea Gipuzkoa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Maria Antonia Azkue de Markina Azkoitiako (Gipuzkoa) komentu zaharreko moja bat izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitan komentuko mojek ate aurrean aurkitu zuten kaxa zahar batean sartuta. Mojek zaindu eta mantendu zuten. Eskuetako azazkalik gabe jaio zen ume hau.

Handitzean, mojen arabera deabruak hartuta[2], krimen larri ugari egiten hasi zen. Itxuraz, mojek ukatu arren , komentuko mojek esklabotzat hartu zuten, eta etxeko lanak egitera behartu zuten janari gutxiren truke. Abenduko gau batean, moja bat bere ohean hilik agertu zen, ezkerreko eskuko lehen azazkala faltan zuelarik. Hilketa horren errua Maria Antoniari leporatu zioten, baina ez zen delitu bakarra izan, hilketa ugari gertatu ziren. Hamargarren hilketan, Maria Antonia desagertu egin zen, komentuko atean azazkal markak utziz, inoiz ez zuten aurkitu.

Kondairaren arabera, gaur egun ere gauez azazkal zarata entzuten da orain berrituta dagoen Kukuherri izeneko aterpetxean dagoen komentu zaharrean eta bertako ate batzuetan azazkal markak daude.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Maria Antonia Azkue de Markina: | Biography, Facts, Information, Career, Wiki, Life» peoplepill.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
  2. Fundazioa, Elhuyar. «deabruak hartu» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]