Maria Arrillaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Arrillaga

Bizitza
JaiotzaElgoibar1915eko martxoaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOndarroa2015eko abuztuaren 21a (100 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Arane I.

Maria Arrillaga Garate (Elgoibar, Gipuzkoa, 1915eko martxoaren 27a - Ondarroa, Bizkaia, 2015eko abuztuaren 21a)[1] euskal erraketista profesionala izan zen[2] 15 urtez. Arane I.a izengoitiz jardun zuen pilotan.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraketistak, 1938

Maria Arrillaga Elgoibarko Arane baserrian jaio zen eta baserriaren izena hartu zuen pilotan, Arane I.a, bera izan baitzen neba-arrebetan zaharrena. Ondoren Arane II.a etorri zen, Juani, Mariaren ahizpa gazteagoa. Aitzindariak izan ziren kirol munduan.[4]

Erraketista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elgoibarko frontoian hasi zen jokatzen, Kamiñeroko frontoian, Elgoibartik Azkoitirako bidean, hamasei urte zituela, eta 1935ean Bartzelonara egin zuen jauzi. Aurrelari postuan jokatzen zuen eta ahizpak atzelari. Bost urtez jardun zuen Katalunian jokatzen, Nuevo Mundo frontoian, Principal Palacen eta beste zenbait pilotalekutan. Ondoren urtebete egin zuen Castellonen, bi urte Logroñon eta sei urte Kanariar Uharteetan; Tenerifen eta Las Palmasen. Azkenik urtebete egin zuen Valentzian.

Azken partida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkeneko partida “38 urterekin jokatu zuen, Valentzian, 1953an, Ondarroan bizi zen eta umea ere bazeukan, baina deitu egin zioten eta joan egin zen. Chiqui frontoian jokatu zuen bertako Emilia Gómezen kontra. Irabazi egin zion. Azken partida izan zen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Esquelas y Necrologicas | Ondarroa | Maria Arrillaga Garate | diariovasco.com» canales.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  2. «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  3. «María Arrillaga Garate Arane» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  4. (Gaztelaniaz) «Pioneras en el frontón, a golpe de raqueta» El Diario Vasco 2018-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  5. Frontoitik bota gintuzten..., Miel Angel Elustondo. (2007). «Maria Arrillaga» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02.28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]