Maria Ana Austriakoa (1738-1789)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maria Ana Austriakoa
Maria Ana Austriakoa
Datu pertsonalak
Izen osoa María Ana Antonia Johana Josefa Habsburgo-Lorenakoa
Jatorrizko izena Maria Ana Habsburgo-Lorenakoa
Ezizena 'Mariana'
Jaio 1738ko urriaren 6a
Hofburg jauregia (Viena) (Austriako artxidukerria)
Hil 1789ko urriaren 18a (51 urte)
Klagenfurt (Austria)

Maria Ana Austriakoa (Viena, Austria, 1738ko urriaren 6a - Klagenfurt, Austria, 1789ko urriaren 18a) Austriako artxidukesa eta Maria Teresa I.a Austriakoa eta Frantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren alaba izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Ana 1738ko urriaren 6an jaio zen, Hofburg jauregian, Vienan, Habsburgotarren monarkia indartsuaren barnean. Bigarrena zen oinordekoen zerrendan eta beretzat izango ziren familiaren lurrak bere anaia Josef jaio zen arte, azkenean hura izango baitzen Josef II.a Habsburgokoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea. Mariana deitzen zioten.

Emakume argia, baina osasun pattalekoa, bizkarrezurreko arazoak zituen eta hazita izan ohi zuen hura. 1757n, neumoniak harrapatu zuen eta arnasteko arazoak izango zituen betirako. Koadro horrekin, zaila izango zen ondo ezkontzea, garaiko ohituretan, ezinbestekoa baitzen ondorengotza ziurtatzea.

Maria Ana oso ondo eramaten zen aitarekin, Frantzisko enperadorearekin, alegia. Zientzian zaletuak ziren biak eta alabak aitaren txanpon bilduma osatzen lagundu zuen. Horrez gain, liburua idatzi zuen amaren politika azalduz, kimika eta fisikan eginiko esperimentuak deskribatuz, arkeologia, artea eta zientzia orokorrean tratatuz, Ignaz von Born mentore izan zuelarik.

Maria Teresa erreginak bazituen seme-alaba gehiago bere helburu politikoetan erabiltzeko eta oso erlijiozalea zen. Horregatik, harrera onez hartu zuen bai Maria Ana eta baita bere senide ziren Maria Isabel eta Maximiliano Frantzisko ere eliza hezkuntzan sartzea. Bi ahizpak abadesa bihurtu ziren konbentuan, nobleziako kideen artean ohikoa zen lez.

Maria Ana Pragako Abadesa Nagusia izan zen eta geroago Klagenfurtekoa.

51 urte zituenean, 1789ko urriaren 18an hil zen Klagenfurten.

Arbasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Anaren genealogia zuhaitza
Maria Ana Aita
Frantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Aitona1
Leopoldo I.a Lorenakoa
Berraitona1
Karlos V.a Lorenakoa
Berramona1
Leonor Maria Josefa Habsburgokoa
Amona1
Isabel Karlota Borboi-Orleanskoa
Berraitona1
Filipe I.a Orleanskoa
Berramona1
Isabel Karlota Bavariakoa
Ama
Maria Teresa I.a Austriakoa
Aitona2
Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Berraitona2
Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Berramona2
Leonor Magdalena Palatinado-Neoburgokoa
Amona2
Isabel Kristina Brunswick-Wolfenbüttelkoa
Berraitona2
Luis Rodolfo Brunswick-Lüneburgokoa
Berramona2
Kristina Luisa Oettingen-Oettingenekoa

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]