Maria Diaz I.a Harokoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Maria I.a (1274 - 1342ko azaroaren 3a) Bizkaiko anderea izan zen hiru aldiz: 1289-1295, 1310-1322 eta 1326-1334), XI. andrea izanik.

Maria Gaztelako errege Alfontso X.aren semea zenarekin, Joanes infantearekin, ezkondu zen 1287an. Joanes 1319an hil zen. Seme-alabak izan zituzten:

  • Lope Diaz (1288-1295), haurtzaroan hila.
  • Maria (1292-1299), Larako jauna zen Joanes Nuñez III.arekin ezkondua.
  • Joanes I.a (1293-1326), Bizkaiko jauna

1311. urtean, Fernando IV.a Gaztelako erregeak balio gabe utzi nahi izan zuen Maria I.aren titulua eta Lopez Diaz, Diego V.a Lopitz Harokoaren semea izendatu zuen Bizkaiko jaun. Neurri horrek ez zuen bere helburua lortu eta Maria I.ak jarraitu zuen gobernuan. Portugalete (1322), Lekeitio (1325) eta Ondarroako (1327) herriak sortu zituen, 1322-1326 urteetan Bizkaiko jauna bere semea Joan Diaz Harokoa zen arren. Gorabehera handiak izan zituen jaurerria betiko eraman nahi zuen Gaztelako koroarekin.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Diego Lopez III.a
Bizkaiko konde
Amona
Blason du Béarn.svg Konstantzia
Bearnokoa
Aitona
Alfontso
Molinako jauna
Amona
Terexa
Larakoa
Aita
Lope Diaz III.a
Bizkaiko konde
Ama
Joana
Molinakoa
Maria I.a
Bizkaiko anderea

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa:

Diego Lopez IV.a

Maria I.a
Bizkaiko anderea (1. aldiz)
(1289-1295)
Ondorengoa:

Diego Lopez V.a

Aurrekoa:

Diego Lopez V.a

Maria I.a
Bizkaiko anderea (2. aldiz)
(1310-1322)
Ondorengoa:

Joanes I.a

Aurrekoa:

Joanes I.a

Maria I.a
Bizkaiko anderea (3. aldiz)
(1326-1334)
Ondorengoa:

Maria II.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]