Maria Diez de Ultzurrun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Diez de Ultzurrun
Bizitza
JaiotzaIlarregi, 1900
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaAuza (Ultzama), 1990 (89/90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksendalaria

Maria Diez de Ultzurrun (Ilarregi, 1900Auza?, 1990), izengoitiz Auzako sendalaria (gaztelaniaz: La curandera de Auza) deitua, nafar sendalaria izan zen. Ofizioa, amatxi Martina Ezkurrarekin ikasi zuen. Auzara ezkondu eta, amatxi hil ondoan, petrikilotzan hasi zen. Gehienbat, zauriak, hezur hausturak eta dislokazioak tratatzen zituen. Ospe handia lortu zuen. Bizitzaren azken hogeita hamar urtean lanbidea utzi zuen, «ezin zuelako penizilinarekin lehiatu», haren erranetan. Seme bat, Martin Aldaz, mediku traumatologoa izan zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Álvarez Caperochipi, Javier. La curandera de Auza-Navarra, María Díez de Ulzurrun (1900-1990) Informe del doctor. in: Cuitas Médicas. cuitasmedicas.blogspot.com.es (Noiz kontsultatua: 2015-11-03).


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.