Maria Helena Vieira da Silva
Maria Helena Vieira da Silva (Lisboa, Portugal, 1908 - Paris, Frantzia, 1992) margolaria izan zen. Arkitektura-eskemetatik sortutako forma lineal abstraktuak dira bere obraren ezaugarri nagusia. Lisboan sortu zen, baina Frantzian bizi izan zen bere margolari-bizitzako parterik handienean, Bigarren Mundu Gerran Brasila erbesteratu zen aldia izan ezik. 1956an lortu zuen frantses herritartasuna. Eskultura ikasketak egin zituen Parisen, eta Fernan Léger eta Stanley William Hayterren irakaspenen bidez iritsi zen pinturara. Apaindura sobera erabiltzeagatik kritikatua izan zen, bere lehen obretan hutsuneak garrantzi handia hartu zuen. Bere lanetan, lerro bertikal eta horizontalen bitartez irudizko hiri-paisaien sentipena sortzen da: Hiri urrezkoa (1956).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.