Maria Helena Vieira da Silva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arpad Szenes-Vieira da Silva Fundazioaren egoitza, Lisboan.

Maria Helena Vieira da Silva (Lisboa, Portugal, 1908ko ekainaren 13a - Paris, Frantzia, 1992ko martxoaren 6a) margolaria izan zen.

Arkitektura-eskemetatik sortutako forma lineal abstraktuak dira bere obraren ezaugarri nagusia. Lisboan sortu zen, baina Frantzian bizi izan zen bere margolari-bizitzako parterik handienean, Bigarren Mundu Gerran Brasila erbesteratu zen aldia izan ezik. 1956an lortu zuen frantses herritartasuna. Eskultura ikasketak egin zituen Parisen, eta Fernand Léger eta Stanley William Hayterren irakaspenen bidez iritsi zen pinturara. Apaindura sobera erabiltzeagatik kritikatua izan zen, bere lehen obretan hutsuneak garrantzi handia hartu zuen. Bere lanetan, lerro bertikal eta horizontalen bitartez irudizko hiri-paisaien sentipena sortzen da: Hiri urrezkoa (1956).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Helena Vieira da Silva Aldatu lotura Wikidatan