Maria I.a Ingalaterrakoa
| Maria I.a Ingalaterrakoa | |
|
|
|
|---|---|
| 1553ko uztailaren 19a – 1558ko azaroaren 17a | |
| Aurrekoa | Joana Grey edo Eduardo VI.a Ingalaterrakoa |
| Ondorengoa | Elisabet I.a Ingalaterrakoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1516ko otsailaren 18a Placentia jauregia, Kent |
| Heriotza | 1558ko azaroaren 17a (42 urte) St. James jauregia, Londres Ehortzia: Westminster abadia |
| Ezkontidea | Filipe II.a Espainiakoa |
| Senideak | Henrike VIII.a Ingalaterrakoa (aita) Katalina Aragoikoa (ama) |
| Erlijioa | Katolizismo |
| Sinadura | |
Maria I.a Ingalaterrakoa (Greenwich, 1516ko otsailaren 18a – Londres, 1558ko azaroaren 17a) Ingalaterra eta Irlandako erregina izan zen, Tudor leinuaren laugarrena.
Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren eta Katalina Aragoikoaren alaba zen. Bere anaia Eduardo VI.a Ingalaterrakoa hil zenean, batzar batek Joana Grey hautatu zuen ondorengo; hala ere, hark bederatzi egun besterik ez zituen eman boterean, eta Mariak ordezkatu zuen.
Maria, ama bezala, katolikoa zen. Erregetza bereganatutakoan, anaiak jarritako legeak baliorik gabe utzi, katolizismoa berriz ezarri eta apezpiku protestanteak preso hartu zituen. Neurri horien kontra altxa zen mugimendua zapaldu eta 300 pertsona urkarazi zituen 1554an. Bloody Mary, «Maria odolzalea» ezizena jarri zioten horren ondorioz.
Urte horretan bertan Juana Grey eta haren senarra hilarazi zituen, eta Espainiako errege izango zen Filipe II.arekin ezkondu eta Espainiara joan zen bizitzera. Geroztik, Espainiako erregina ezkontidea ere izan zen.
Paulo IV.a aita santua aliatutzat harturik, Frantziaren kontrako gerran aritu zen (1557-1558), eta ondorioz Calais galdu zuen.
| Aurrekoa Joana Grey |
Ingalaterra eta Irlandako erregina 1553ko uztailaren 19a–1558ko azaroaren 17a |
Ondorengoa Elisabet I.a Ingalaterrakoa |
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.