Maria II.a Portugalgoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maria II.a Portugalgoa
Maria II.a Portugalgoa

Maria II.a, Thomas Lawrenceren margolana, 1829


Portugal eta Algarveko erregina
(Lehen agintaldia)
1826ko maiatzak 2 – 1828ko ekainak 23
Aurrekoa Petri IV.a Portugalgoa
Ondorengoa Migel I.a Portugalgoa

Portugal eta Algarveko erregina
(Bigarren agintaldia)
1837tik aurrera Fernando II.arekin

1834ko maiatzak 26 – 1853ko azaroak 15
Aurrekoa Migel I.a Portugalgoa
Ondorengoa Petri V.a Portugalgoa

Jaiotza 1819ko apirilaren 4a
Rio de Janeiro
Portugal, Brasil eta Algarveko Erresuma Batua
Heriotza 1853ko azaroaren 15a
Lisboa
Portugalgo erresuma
Ezkontidea Augusto Beauharnaiskoa
Fernando II.a Portugalgoa
Senideak Aita: Petri IV.a Portugalgoa
Ama: Maria Leopoldina Austriakoa
Erlijioa Katolikoa
Coat of Arms Kingdom of Portugal (1830).svg

Maria II.a Portugalgoa (Rio de Janeiro, 1819ko apirilaren 4a - Lisboa, 1853ko azaroaren 15a), izengoitiz Hezitzailea (portugesez: a Educadora) deitua, 1826-1828 eta 1834-1853 bitartean Portugalgo erregina izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petri I.a Brasilgoa eta IV.a Portugalgoa eta Maria Leopoldina Austriakoaren alaba zen. 1826an, zazpi urte besterik ez zuelarik, aitak Portugalgo erregetza utzi zion, osaba Migel ezkontzeko baldintzarekin[1]. Migelek, ordea, Maria agintetik kendu eta 1828ko ekainean bere burua errege (Migel I.a Portugalgoa) izendatu zuen. Aitaren laguntzarekin, 1834an berreskuratu zuen koroa[2].

1835ean Maria eta Augusto Beauharnaiskoa ezkondu ziren, baina senarra hilabete gutxiren buruan hil zen. 1836an Fernando Augusto Saxonia-Coburg-Gothakoa hartu zuen senartzat eta 11 seme-alaba izan zituzten. Maria 1853an hil zen, Eugenio semeaz erditzean[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria II.a Portugalgoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. Maria II 2013 Encyclopædia Britannica, Inc. Global.britannica.com
  2. a b Sagrario ARENAS: María II, Reina de Portugal (1819-1853) Mcnbiografias.com