Maria Nafarroakoa (1329-1347)
| Maria Nafarroakoa | |
|
Aragoiko erregina ezkontidea
|
|
|---|---|
| 1338 – 1347 | |
| Norekin | Petri IV.a Aragoikoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1329 Nafarroako Erresuma |
| Heriotza | 1347 Aragoiko Erresuma |
Maria Nafarroakoa edo Maria Évreuxkoa (1329 – 1347) Filipe III.a Nafarroakoa eta Joana II.a Nafarroakoa erreginaren alaba izan zen, beraz, Nafarroako infanta. Petri IV.a Aragoikoa ezkondu zenean Aragoiko erregina ezkontide bilakatu zen.
Biografia[aldatu]
Filipe III.a Nafarroakoa eta Joana II.a Nafarroakoa Nafarroako errege-erreginen alaba, amaren partetik Luis I.a Nafarroakoa eta Margarita Borgoinakoa eta aitaren partetik Luis I.a Evreuxkoa eta Margarita Artoiskoa zituen aitona-amonak. Karlos II.a Nafarroakoa neba zuen.
1338an bederatzi urte besterik ez zituela, Alagónen, Mariak Petri IV.a Aragoikoa ezkondu eta lehendabiziko alaba hamalau urte zituela izan zuen. Guztira lau seme-alaba izan zituzten:
- Konstantzia (1343–1363), Federiko III.a Siziliakoa ezkondu zuena.
- Joana (1344–1384) 1372an Joanes Ampuriasko kondea ezkondu zuena.
- Maria (1341 – gaztaroan hilda)
- Petri (1347)
Maria Petri erditzean hil zen Valentzian. Semea ere hil zen. Pobleteko monasterioan lurperatu zuten hemezortzi urte besterik ez zituela. Bere senarra, hogeita zortzi urte zituena, berriro hiru aldiz ezkondu zen.
| Aurrekoa Leonor Gaztelakoa |
Aragoiko erregina ezkontidea 1338 – 1347 |
Ondorengoa Leonor Portugalgoa |