Maria Pawlikowska-Jasnorzewska

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stanisław Ignacy Witkiewiczek egindako Maria Pawlikowska-Jasnorzewskaren erretratua

Maria Pawlikowska-Jasnorzewska (Krakovia, 1894 - Manchester, 1945) poloniar poeta eta antzerkigilea izan zen. Wojciech Kossak margolari ospetsuaren alaba zen. Poesia lirikoa landu zuen, eta 1939. urtean dozena bat liburu txiki argitaratu zituen: Pocalunki (1926, Musuak), Surowy Jedwab (1932, Zeta-haria). Bigarren Mundu Gerraren garaian Frantziara eta Ingalaterrara erbesteratu behar izan zuen, eta garai hartako sentimenduak islatu zituen Roza i lasy plonace (1940, Arrosa eta burdinazko basoa) eta Golab ofiarny (1941, Uso hiltzailea) obretan. Harenak dira, halaber, Egipska pszenica (1932, Egiptoko garia), Zalotnicy niebiescy (1933, Zaldun urdinak), Powrót mamy (1935, Amaren itzulera) eta Mrówki (1936, Txingurriak) antzerki lanak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Pawlikowska-Jasnorzewska Aldatu lotura Wikidatan