Maria Prusiakoa (1579-1649)
Maria Prusiakoa (1579 - 1649ko otsailaren 11), alemaniar noble bat izan zen. Alberto Frederiko Prusiakoa eta Maria Leonor Clevesekoaren bigarren alaba zen. Azken hau, aldi berean, Gilen V.a Aberatsa eta Maria Habsburgo-Jagellongoa austriar artxidukesaren alaba zen.
1604an, Kristian Bayreuthekoa margravearekin ezkondu zen. Ezkontza honetatik, honako seme-alaba hauek jaio ziren:
- Isabel Leonor Hohenzollern (1606)
- Jurgi Frederiko Hohenzollern (1608)
- Ana Maria Brandeburgo Bayreuthekoa (1609-1680)
- Ines Sofia Hohenzollern (1611)
- Magdalena Sibila Brandeburgo-Bayreuthekoa (1612-1687), 1638an Joan Jurgi II.a Saxoniakoarekin ezkondua.
- Kristian Ernesto Hohenzollern (1613-1614)
- Erdmann Augusto Brandeburgo-Bayreuthekoa (1615-1651), Bayreutheko margravea
- Jurgi Alberto Hohenzollern (1619-1666), Kulmbacheko margravea
- Frederiko Gilen Hohenzollern (1620)