María San Gil
Wikipedia(e)tik
(Maria San Giltik berbideratua)
María San Gil Daniel Sireraren ondoan
María San Gil Noain euskal politikari ohia. Euskadiko Alderdi Popularraren buruzagia izan zen 2008rarte. 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, lehendakari-hautagai bezala aurkeztu zen, 3. postuan geratuz. Eusko legebiltzarkide ere izan da.
2007ko apirilean, bular-minbizia zela-eta, politikan behin-behineko geldiunea ekin zuen. 2008ko maiatzean, alderdiaren barruan egiten ari zen kongresuko ponentzian parte ez-hartzea erabaki zuen ezadoztasunak zirela eta. 2008ko maiatzaren 21ean, Mariano Raxoirekin bildu ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Alderdi Popularraren buruzagitza eta Eusko Legebiltzarra utziko zituela iragarri zuen. Azkeneko hau 2008ko irailaren 22an egin zuen. Bere ordez Manuel Mitxelena sartu zen.[1]

