Mariam Baouardy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:48, 6 maiatza 2016
Mariam Baouardy
Mariam Baouardy
Datu pertsonalak
Jaio 1846ko urtarrilak 5
I'billin, Galilea (Otomandar Inperioa, gaur egun Israel)
Hil 1878ko abuztuak 26
Betleem (Otomandar Inperioa, gaur egun Palestina)

Mariam Baouardy (arabieraz: مريم باواردي‎; I'billin, 1846ko urtarrilaren 5a - Betleem, 1878ko abuztuaren 26a) edo Maria Jesus Gurutzekoarena karmeldar moja izan zen. 2015eko maiatzaren 17an Frantzisko aita santuak kanonizatu zuen[1].

Bizitza

Mariam Baouardy I'billinen, Nazaret ondoko herrixka batean jaio zen. Gurasoak siriar jatorriko melkita katolikoak zituen. 1846an, hiru urteko zela, umezurtz gelditu zen, eta neska kozkorra zenetik neskame aritu zen lanean; Alexandria, Jerusalem, Beirut eta Marseillan bizi izan zen. Azken hiri horretan moja sartzen saiatu zen, baina bi komentutan ateak itxi zizkioten. Azkenik, Paueko Karmeldar Oinutsen komentuan onartu zuten. Han, artean mojagai zela, Mangaloren karmeldegi bat sortu nahi zuen moja-talde batekin bat egin zuen; hantxe, Indian, egin zuen profesa 1871n. Hurrengo urtean, 1872an, Pauera bidali zuten berriz, eta hiru urte geroago Betleemera joan zen karmeldegi bat sortzera. Hiru urte igaro zituen Betleem, eta bertan hil zen 1878an[2].

Erreferentziak

  1. El Papa Francisco canoniza a dos monjas palestinas. reuters.es (Noiz kontsultatua: 2016-05-05).
  2. Akesolo, Lino. Maria Baouardy, karmeldarra (1846-1878). karmelaldizkaria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-05-06).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariam Baouardy Aldatu lotura Wikidatan