Mariaren Jasokundea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mariaren Jasokundea irudikatzen duen Rubensen margolana.

Mariaren Jasokundea, kristau teologian, bere lurreko bizitza bukatu ondoren, gorputza eta arima zerura eramanak izan zirela baieztatzen duen sinesmena da. Sinesmena Eliza Katolikoaren dogma moduan ezarri zuen Pio XII aita santuak 1950 urtean. Mariaren Jasokundea abuztuaren 15ean ospatzen da, Abuztuko Andra Maria edo Abuztuko Andre Maria izenez.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertaera honen ohorez, hainbat elizak izen hori dute: Andre Mariaren Jasokundearen eliza edo soilik Jasokundearen eliza. Batzuetan Zeruratzea ere erabiltzen da.

Horrela, emakume askok ere Ama Birjinaren omenez honen eratorria den Jasone edo erdarazko baliokidea dute:

euskaraz Jasone
gaztelaniaz Asunción (Asun txikigarria)
alemanez Assumption, Assunta
katalanez Assumpció, Assumpta
frantsesez Assomption
ingelesez Assumption
italieraz Assunzione, Assunta
portugesez Assunção
venezieraz Asunzsion

Leku-izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herritik kanpo, leku-izen ugarik dute Jasokundearen omenezko izenak:

  • L'Assomption (Quebeceko herria)
  • Asuncion (Paraguaiko hiriburua)
  • Assumption (AEBtako herri ugari)
  • Assunção (Brasilgo udalerria)


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariaren Jasokundea Aldatu lotura Wikidatan
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.