Marie Rambert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie Rambert (erdian)

Dame Marie Rambert (Varsovia, Polonia, 1888ko otsailaren 20a - Londres, Ingalaterra, 1982ko ekainaren 12a) poloniar jatorriko dantzari eta ballet-zuzendari ingelesa izan zen.

Biografia

Jaques-Dalcrozeren ikaslea izan zen Dresden, eta Cecchettirena San Petersburgon. Diaghilevekin batera dantzan jardun ondoren, 1920an Londresen hartu zuen bizilekua, eta dantza-eskola bat zabaldu zuen han. Ballet Club balleta sortu zuen 1930. urtean, gerora Rambert balleta izango zena.

Pedagogo bikaina ere bazen, eta Ashton, Markova, Fonteyn, Tudor eta de Mille dantzari eta koreografoak izan zituen ikasle, besteak beste.


Erreferentziak