Marie Smith Jones

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Marie Smith Jones (Cordova, Alaska, 1918ko maiatzaren 14a - 2008ko urtarrilaren 21a) Alaska hego-erdialdealdean (AEB) mintzatzen zen Eyak hizkuntzaren azken hiztuna izan zen. Eyak Nazioaren ohorezko burua zen eta jatorri Eyak osoko (hau da, bi gurasoak Eyakak zituena) lagun bakarra[1] .

2005ean eginiko elkarrizketa batean, Smith Jonesek Eyak hizkuntzan bere izena Udach' Kuqax*a'a'ch zela esan zuen, hau da, "urrundik jendea deitzen duen soinua" [2].

Jones arrantzale batekin ezkondu zen, William F. Smith, 1948ko maiatzaren 5ean. Elkarrekin bederatzi seme-alaba izan zituzten, baina ez zion ezta bati ee Eyaka irakatsi, zioenez, hizkuntzari lotzen zitzaion gizarte estigmari zela eta. 1970eko hamarkadan Anchorage-ra joan zen bizitzera.

Michael Krauss hizkuntzalariarekin hasi zen lanean, Eyak hizkuntzaren gramatika eta hiztegia burutzen ziharduena. Bere azken anaia zaharra, bestalde, 1990eko hamarkadan hil zen. Ondoren, Jones politikagintzan murgiltzen hasi zen, eta bi alditan Nazio Batuetara joan zen bakeaz eta herri indigenen hizkuntzetaz hitz egitera. Halaber, ekintzaile ekologista ere bazen.

Jonesek arazoak izan zituen alkoholarekin, baina 50 urte betetzean edateari utzi zion. 2008ko urtarrilaren 21ean, 89 urte zituela, Anchorageko bere etxean hil zen arrazoi naturalak tarteko. Berarekin, Eyak hizkuntzak bere azken hiztuna galdu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mary Pemberton, "Last full-blooded Eyak and fluent speaker of Native language dies", Associated Press (Anchorage Daily News), 2008ko urtarrilaren 22a.
  2. Elizabeth Kolbert, "Last Words", The New Yorker, 2005eko ekainaren 6a.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]