Marija Gimbutas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marija Gimbutas Irlandan, 1989ko irailean.

Marija Gimbutas (lituanieraz: Marija Gimbutienė eta jaiotzez Marija Birutė Alseikaitė) (Vilnius, Lituania, 1921eko urtarrilaren 23 - Los Angeles, AEB, 1994ko otsailaren 2) Neolitoan eta Brontze Aroan Europako kulturak ikertu zituen arkeologo lituaniar-amerikarra izan zen. Hizkuntzalaritza eta Mitologia uztartuz ikuspegi berriak sartu zituen arkeologiaren ikerkuntzan 1946 eta 1971 bitartean.

Indoeuroparren Brontze Aroaren gainean espezializatu zen, besteak beste Kurgan kultura ikertuta. Hala erakutsi zuen 1964ko Bronze Age Cultures of Central and Eastern Europe (Ekialde eta Erdi Europako Brontze Aroko kulturak) liburuan. Hizkuntzalaritza eta etnologia uztartuz, indoeuroparren eta aurre-indoeuroparren (indoeuroparren migrazioen aurretik Europan jada zeuden herriak) izaerak ikertu zituen. Haren ustez, Kurgan kulturako indoeuroparrak androkratikoak edo gizonak agindutako gizarteak ziren, eta aurre-indouerroparrak, berriz, matriarkatuak. Nolanahi ere, ikuspemolde honek kritika ugari jaso ditu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marija Gimbutas Aldatu lotura Wikidatan