Marikita Tanburin

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:32, 16 apirila 2015
Marikita Tanburin
Datu pertsonalak
Izen osoa Marikita Tanburin
Ezizena Mari Ameztoi
Jaio 1946
Baigorri, Nafarroa Beherea ( Euskal Herria)
Bikotekidea(k) Jose Manuel Pagoaga Peixoto

Marikita Tanburin[1] (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1946) euskal idazlea da.

Biografia

Baigorriko Ameztoia baserrian jaio zen; guraso laborarien alaba bakarra da. Bost urte zituela Angelura joan zen bizitzera bere gurasoekin; urteetan euskara ia ahaztuta izan bazuen ere, hamasei urterekin berriz ekin zion hitz egiteari[2]. Lehen ikastoletan irakasle ibili zen (Ipar Euskal Herrian jatorria duen lehena), adibidez 1970ean Donibane Lohitzuneko ikastolan euskara irakasten hasi zen. Gainera, Bordeleko Unibertsitatean etnologia ikasketak egin ditu.2007 arte irakaskuntza izan du lanbide.

Hainbat hedabidetan (Ekaina, euskal eta frantses telebistak, Herria, Euskal Irratiak...) idatzi du: euskara, etxeen izenak, euskal deiturak, ohiturak, emazteak, eta agoteak gai nagusitzat zituela. Horrez gain, Iparraldean, Hegoaldean eta Parisen mintzaldiak eskaini ditu. Egun berriro Baigorrin bizi da[3].

Halaber, Maiatz aldizkarian olerkiak argitaratu ditu jaiotetxearen omenez sortutako Mari Ameztoi ezizenarekin[4]. 2006tik Maiatzek argitaratzen duen Hatsaren Poesia bilduman ekarpenak egin ditu.

Lanak

Nobela

  • Kania, uharte galduko ipuina (2005, Maiatz)
  • Abu ala Ali (2006, Maiatz)
  • Singapurreko gutunak (2008, Maiatz)
  • Iraun (2009, Maiatz)

Saiakera

Erreferentziak

  1. Sarritan Tambourin forma frantsestuan idatzia, Euskaltzaindiaren deituren zerrendak Tanburin proposatzen du. Hala idatzi izan du Itxaro Bordak Berrian edo Amagoia Martijak Hik Hasi aldizkarian.
  2. Itxaro Borda, Emakumeak idazle, Txertoa, Donostia-Ziburu, 1984.
  3. Escrivans Idazle liburua, Maiatz-Per Noste, 2010; 295.or.
  4. Mari Amestoy forman idatzia.

Kanpo loturak