Marilyn Horne

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:53, 16 apirila 2015
id=cph.3c14440
Marilyn Horne

Marilyn Horne estatubatuar mezzosopranoa da (Bradford, Penssylvania, 1934). New York, Los Angeles eta Milanen egin zituen musika-ikasketak. 1956an egin zuen debuta, Dallasen, Verdiren Il Trovadore operan, Azuzenaren papera jokatuz. Verdiren mezzorako opera guztiak kantatu ditu, eta arrakasta handia izan du, bai Il Trovadoren bai Aidan (Amnerisen paperean), baina arrakastarik handiena Bizeten Carmen pertsonaiarekin lortu izan du. Munduko antzoki ospetsuenetan kantatu du: Milango Scalan, New Yorkeko Metropolitanen, Londresko Covent Gardenen, Vienan eta Salzburgon. Horneren ahotsaren ezaugarririk garrantzitsuena malgutasuna da, eta oso errepertorio zabala kantatzeko aukera eman dio horrek. Dena dela, batez ere Rossiniren operak interpretatu izan ditu.


Erreferentziak