Marilyn Strathern

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Marilyn Strathern (sortzez, Ann Marilyn Evans) Londresko iparraldean jaio zen (Erresuma Batua), 1941. urtean. Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen gizarte-antropologiako gradua, masterra eta doktoregoa. Edmund Leach, Meyer Fortes eta pareko antropologo entzutetsuekin jardun zuen lanean. Irakasle bisitaria izan zen Canberrako (Australia) Australian National Universityn eta Berkeleyko University of Californian. 1985etik 1993ra bitarte, gizarte-antropologiako irakaslea izan zen Manchesterko Unibertsitatean, eta gerora, Cambridgekoan. Gainera, Mistress of Girton College izan da, 1998. urteaz gero. 1994tik 2008ra, Cambridgeko Unibertsitateko William Wyse Professor of Social Anthropology izan zen, eta hantxe erretiratu zen 2009an.

Gizarte- eta kultura-antropologiako pertsona ezagunenetakoa da mundu osoan. Azpimarratzekoa da berak egindako lana eta Melanesiari zein Ozeano Bareari buruz egindako ekarpen teoriko eta etnografikoa, eta baita genero-ikerlanei eta antropologia feministari begira egindako lana ere. Irakaskuntzan eta ikerkuntzan eskarmentu handiko emakumea da, eta aintzatesten ugari jaso ditu mundu osoko unibertsitate-erakundeen eskutik. 1970. urtean, National Universityko New Guinea Research Uniteko Research Fellow izan da; eta gerora, Pacific Studies at the Australian National Universityko Research Schooleko Senior Research Fellow. Bestalde, Fellow eta Lecturer izan zen Girton Collegen (1976-83) eta Cambridgeko Trinity Collegen (1984-85). Manchesterreko Unibertsitatean eta batez ere Cambridgekoan (2004ra arte) izan zen bitartean, eta irakasle gonbidatu moduan Estatu Batuetan, Australian eta Europan egindako egonaldietan, antropologo gazteen belaunaldi baten aholkularia izan da; eta gazte horiek, gerora, Ozeano Barean eta beste toki batzuetan egin dute euren lana.

Hitzaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte-antropologiaren alorreko hitzaldirik ospetsuenak eman ditu: the Malinowski Lecture, the Frazer Lecture, the Munro Lecture, the Lewis Henry Morgan Lectures, the Girton College Founderis Memorial Lecture, the Ernst Jones Lecture, the Rothschild Lecture, the Hardy Chair Lecture, the Linacre Lecture, the Hilldale Lecture eta the Rickman Godlee Lecture. Ondorioz, Royal Anthropological Institutek Rivers Memorial Medala eman zion. 1987an, Fellow of The British Academy aukeratu zuten. 2001ean, bestalde, Daughter of the British Empire saria eman zioten. Berriki eskuratu dituen sarien artean, berriz, Viking Fund Medal of the Wenner-Gren Foundation for Anthropological Research dugu, 2003koa. Azkenik, Association for Social Anthropology in Oceania elkarteak (ASAO) Honorary Fellow izendatu du.

Euskal Herriko Unibertsitateak 2011an Honoris Causa Doktore izendatu du.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide osoan, hamaika artikulu argitaratu ditu, eta baita liburu ugari ere. Honako hauek dira nabarmentzeko modukoak:

  • Self-Decoration in Mount Hagen (1971)
  • Women in Between (1972)
  • No Money on Our Skins: Hagen Migrants in Port Moresby (1975) ISBN 0-85818-027-8
  • Kinship at the Core: an Anthropology of Elmdon, Essex (1981) ISBN 0-521-23360-7
  • The Gender of the Gift: Problems with Women and Problems with Society in Melanesia (1988) ISBN 0-520-07202-2
  • Partial connections. Savage, Maryland: Rowman and Littlefield (1991). Re-issued by AltaMira Press, Walnut Creek, CA. (2004)
  • After Nature: English Kinship in the Late Twentieth Century (1992) ISBN 978-0-521-42680-0
  • Property, substance and effect. Anthropological essays on persons and things. London: Athlone Press (1999) Collected essays, 1992-98 ISBN 0-485-12149-2
  • Commons and borderlands: working papers on interdisciplinarity, accountability and the flow of knowledge (2004) ISBN 0-9545572-2-0
  • (ed. with Eric Hirsch) Transactions and creations: property debates and the stimulus of Melanesia, Oxford: Berghahn.
  • (ed) Audit Cultures. Anthropological studies in accountability, ethics and the academy. (2000) London: Routledge.
  • Kinship, law and the unexpected: Relatives are often a surprise. Cambridge: Cambridge University Press (2005) ISBN 0-521-61509-7

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]